AP-1 errepidearen eskaera aztertzea

Aurkezpena

Bezeroa

arabat

Arabako Bideak-Vías de Álava, S.A., Arabat, Arabako Foru Aldundiaren Herrilan eta Garraio Sailaren mendeko sozietate bat da, eta Arabako Lurralde Historikoan Vitoria-Gasteiz-Eibar autobidearen mantentze, ustiapen eta segurtasun lanak bermatzea du xede.

Proiektua

Trafikoko azterketa honen xedea ibilgailuek AP-1 errepidean, Arabako tartean, zer nolako bilakaera izango duten aurreikustea da.

Helburuak

AP-1 errepidearen tarte horretako mugikortasunaren bilakaera ezagutzea, diru-sarreren bilakaera eta horiek aldagai sozioekonomikoekin duten lotura balioesteko.

Egindako lana

Arazoa

Datozen urteetan AP-1 errepideak izango duen eskaera ezagutzea, sarean aurreikusitako aldaketak aintzat hartuta.

AP-1 errepidea 2009an ireki zen, eta, pixkanaka, haren eskaera egonkortzen joan da.  2012ko krisi-ekonomikoak, ordea, ondorio negatiboak izan zituen haren jardueran, eta horrek atzerakuntza eragiten du beti mugikortasunean. 2013tik aurrera, trafikoaren suspertzea antzematen hasi zen, krisia atzean uzten ari zenaren seinale.

Irtenbidea

Arabatentzat eskaera-eredu espezifiko bat sortzea, eskaeran eragingo duten faktore guztien bilakaera aintzat hartuz: bidesari berriak, errepide berriak…

Azpiegituraren aldaketa hori aztertzeko urrats hauek eman dira:

  1. Gaur egungo trafikoa aztertzea.
  2. Behin-behineko eszenatoki bakoitzean mugikortasunak zer-nolako hazkuntza izango duen kalkulatzea.
  3. Eguneko trafiko-intentsitateen bilakera (IMD) denboraldi ezberdinetan.

Azterketa horiek egiteko INGARTEKen mugikortasuneko eta trafiko-esleipeneko iragarpen-eredua erabili da.

Tresnak

INGARTEKek EMME esleipen-softwarearekin modelizatutako errepide-sarea du. EAEren errepide-sarean fluxuen banaketa kalkulatzeko erabili da, eta, horri esker, trafikoen banaketa ezagutu ahal izan dugu.

Ap-1 eta N1 errepideetako erabiltzaileen ezaugarriak ezagutzeko helburuarekin, hainbat galdeketa egin ziren. Galdeketa horiek ibilgailu astunen bidesariarekiko dagoen sentikortasuna ezagutzeko balio izan dute.

Onurak

  • Ondorioei aurrea hartzea.
  • Eszenatoki ezberdinetan diru-sarrerak aurreikustea.
  • Eskaeraren portaera aurreikustea.
  • Erabiltzaileen prezioarekiko sentikortasuna.
  • Trafikoen bereizgarriak zehaztea.

Proiektuaren irudi-galeria

Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua

    advanced-floating-content-close-btn

    Descárgate GRATIS nuestra guía para hacer una microsimulación de tráfico: