Ingartekek administrazio publiko, garraio-operadore, emakida eta ingeniaritza-enpresei ematen die zerbitzua, eta trafikoari, mugikortasunari, garraioari eta hirigintzari buruzko azterketak egiten ditu.
Ingartekek administrazio publiko, garraio-operadore, emakida eta ingeniaritza-enpresei ematen die zerbitzua, eta trafikoari, mugikortasunari, garraioari eta hirigintzari buruzko azterketak egiten ditu.
Trafikoaren gaineko eskumenak dituen administrazio publikoak, besteak beste, errepideen segurtasuna kudeatzen du, eta horien funtzionamendu ona bermatzeko beharrezko neurriak ezartzen ditu. Ingartek administrazio horiekin lankidetzan aritzen da, kudeaketa-sistema adimendunak diseinatzeko, garraio-azpiegituren eta erabiltzaileen arteko loturak hobetze aldera. Helburua da zirkulazioaren eraginkortasuna eta segurtasuna hobetzea.
Horrez gain, zeharkako azterketetan oinarritutako mugikortasun-planak egiten ditugu, herritarren segurtasuna eta ingurumenarekiko errespetua sustatzeko xedez.
Ingarteken, diagnostikoak eta proposamenak egiten ditugu jendetza handiko zonetan trafikoa hobetzeko.
Garraioaren administrazio publikoa da hiriko eta hiriarteko garraio publikoko zerbitzuen funtzionamendua planifikatu, finantzatu eta kontrolatzearen arduraduna.
Ingartekek administrazioei mugikortasunaren plangintza estrategikoa egiten laguntzen diegu. Gure helburua da haien garraio-sistemak modu iraunkorrean eta orekatuan garatzea, ekonomiari zein gizarteari dagokionez.
Ingarteken, azterketa horiek eta eskaeraren beste azterketa batzuk, SAEren ikuskapenak, simulazioak…aurrera eramateko, datuen iturri anitzak erabiltzen ditugu: landako datuak (galdeketak, eskuzko edukierak eta edukiera automatikoak), telefono mugikorreko datuak, monetikari buruzko informazioa…Ahalik eta informaziorik gehiena biltzea da helburua, eskainitako zerbitzuak lan eta bezero bakoitzaren beharretara pertsonalizatzeko eta egokitzeko. Ingartekeko kideek arlo horretan esperientzia zabala eta diziplina anitzeko ezagutza dituzte, eta, horri esker, simulazio-tresnak eta datuen bilketa aurrera eraman ahal izango ditugu. Horiek izango dira gure enpresako proiektuen oinarria.
Garraio-operadoreek hirietako eta lurraldeetako garraio-zerbitzuen emakidak ustiatzen dituzte. Ingartekek eskariari eta zerbitzu-kalitateari buruzko azterketak, ikuskapenak, etab. egiten ditu, enpresei euren zerbitzua behar bezala gauzatzen laguntzeko, hori lortzeko behar dituzten baliabideak optimizatuz.
Trafiko- eta garraio-simulazioetan oinarrituz, haien behar guztiei erantzuten dieten proiektu pertsonalizatuak eskaintzen dizkiegu gure bezeroei.
Azpiegituretako administrazio publikoek garraio-azpiegiturak planifikatzen, eraikitzen, finantzatzen eta mantentzen dituzte. Ingartekek eskariari buruzko azterketa, eskala handiko eta txikiko simulazioak eta kostu-irabaziei buruzko analisiak egiten ditu, azpiegituren arloan egin beharreko esku-hartzeak modu iraunkorrean proiektatzen laguntzeko. Horretarako, baliabideak optimizatzen ditugu, trafiko-baldintzarik onenak bermatzeko.
Errepideen eta bideen hobekuntza lortzeko eta gaur egun zein etorkizunean beharko den gaitasuna zehazteko, gaur egungo eta etorkizuneko egoerak aurreikusteko gai diren mugikortasun-planak eta trafiko-azterketetan hartu behar ditugu oinarritzat. Ingartek gai da, hainbat datu-iturri (edukiera, galdeketak, telefono mugikorreko datuak) kontuan hartuz, etorkizuneko beharrak eta sarearen barruan jorratu behar diren gune zailak modu fidagarrian ezartzeko.
Emakidak ustiatzen dituzten enpresek garraio-azpiegitura jakinak kudeatu eta mantentzen dituzte. Enpresa horiek beharrezkoa dute ustiapenarekin lotutako alderdi ugari analizatzea, eta, hartara, era askotako azterketak egin behar dituzte. Ildo horretatik, Ingartekek oraingo eta etorkizuneko mugikortasunari, trafikoari eta eskariari buruzko azterketak egiten ditu, makro, meso eta mikro mailetan simulazio-tresnak erabiliz. Azterketa horietan, edukieratan, galdeketetan, telefono mugikorretan, etab. jasotako datuez baliatzen da.
Ingartekek egungo datuak eta etorkizuneko aurreikuspenak uztartzen dituzten azterketa integralak egiten ditu, eta egoera ezberdinak simulatu, eskariaren araberako estrategia pertsonalizatuak aurrera eramateko. Horretarako, datuak biltzen, prozesatzen eta aztertzen aditua den lantaldea daukagu.
Hirigintzako administrazio publikoak (tokiko udalak eta erakundeak, batik bat) dira hirietako eta herrietako ingurune publikoak diseinatu eta mantentzearen arduradun.
Hirietako eta herrietako mugikortasuna eta irisgarritasuna ardatz izanik, etorkizuneko hiri-garapenak ebaluatzen ditugu, eta hiriko trafikoari eta mugikortasunari buruzko azterketak eta hiriguneak hobetzeko eta optimizatzeko proiektuak egiten ditugu.
Bereziki, udalaren irisgarritasun-planak idazten eta gaurkotzen laguntzen dugu. Euskadin, plan horiek diruz lagunduta daude, eta horietan jasotako jarduerak burutzeko laguntzak lortzeko aukera ematen dute.
Garraio-azpiegitura berriak diseinatu edo lehendik daudenak aldatu behar dituzten ingeniaritzekin aritzen gara elkarlanean. Ingartekek azpiegiturak eta hiri-garapenek ebaluatzeko eta hobetzeko azterketak egiten ditu, eta ingeniaritza-enpresei aukera ezberdinak diseinatzen laguntzen die, horien simulazioak eginez eta gaur egun eta etorkizunean izango duten inpaktua hainbat parametroren (ibilgailu-ilarak, zirkulazio- abiadurak edo zerbitzu-mailak) arabera kalkulatuz.
Cookie | Duration | Description |
---|---|---|
cookielawinfo-checkbox-analytics | 1 year | Establecida por el complemento de consentimiento de cookies de GDPR y se utiliza para registrar el consentimiento del usuario para las cookies en la categoría "Analytics". |
cookielawinfo-checkbox-funcional | 1 year | Para almacenar el consentimiento del usuario para las cookies en la categoría "Funcional". |
cookielawinfo-checkbox-necessary | 1 year | Se utiliza para registrar el consentimiento del usuario para las cookies en la categoría "Necesario". |
cookielawinfo-checkbox-rendimiento | 1 year | Para registrar el consentimiento del usuario para las cookies en la categoría "Rendimiento". |
CookieLawInfoConsent | 1 year | Registra el estado del botón predeterminado de la categoría correspondiente y el estado de CCPA. Funciona solo en coordinación con la cookie principal. |
Cookie | Duration | Description |
---|---|---|
_ga | 2 years | Se usa para distinguir a los usuarios. |
_gat_ | 2 years | Se usa para mantener el estado de la sesión. |
_gat_gtag_ | 1 minute | Set by Google to distinguish users. |
_gcl_au | 3 months | Experimentar la eficiencia publicitaria de los sitios web que utilizan sus servicios. |
_gid | 1 day | Se usa para distinguir a los usuarios. |
vuid | 2 years | Vimeo instala esta cookie para recopilar información de seguimiento al establecer una identificación única para insertar videos en el sitio web. |
Cookie | Duration | Description |
---|---|---|
IDE | 1 year 24 days | Esta cookie e utiliza para almacenar información sobre cómo el usuario utiliza el sitio web para presentarle anuncios relevantes y de acuerdo con el perfil del usuario. |
test_cookie | 15 minutes | "test_cookie" se utiliza para determinar si el navegador del usuario admite cookies. |
Cookie | Duration | Description |
---|---|---|
__cf_bm | 30 minutes | Esta cookie se utiliza para admitir la gestión de bots de Cloudflare. |