Legution N-240 errepideko trafiko astunaren azterketa proiektua

Aurkezpena

Bezeroa

Diputación Foral de Álava

Arabako Foru Aldundiko Bide azpiegituren eta mugikortasunaren saila

Proiektua

Legution N-240 errepidetik igarotzen diren merkantzia-trafikoaren karakterizazioa; bide alternatiboen identifikazioa eta ahal den neurrian, N-240 errepidean, trafiko mota hauek gutxitzeko ekintzen azterketa.

Helburuak

Errepide honetan, ibilgailu astunen eta garraio berezien trafiko-bolumena murrizten eta arintzen lagunduko duten neurriak planteatzea, bereziki Legutioko tartean.

Egindako lana

Arazoa

Tarte hori puntu beltz bat da: bi noranzko, maldaren gainaldeak, ikusgaitasun galera eta ibilgailu astunen eta berezien trafiko itxia, Bilboko portura eta Bizkaiko eta Arabako beste leku batzuetara.

Konponbidea

Arazo hau hobetuko duten ekintzak bilatzeko, trafikoaren mugikortasunaren eta esleipenaren eredu baten bitartez azterketak egin dira, bide aukera ezberdinak kalkulatzeko asmoz. Ekintza guztietan, zein hobekuntza eragingo duten, zein administraziok egin beharko lituzkeen, gainontzeko errepide-sareari nola eragingo dioten eta hauen ezarpenak izango duen kostua kalkulatu dira.

Erremintak

  • Bideko erabiltzaileei inkestak.
  • Inguruko enpresekin eta logistika-enpresekin elkarrizketak.
  • Administrazio eskudunekin bilerak (Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritza, Bilboko Portua…).
  • Gis.
  • Garraio ereduak (Emme).

Onurak

  • Bidearen problematika eta erabiltzaileak ezagutzea.
  • Bide alternatiboak eta hauek ez erabiltzearen arrazoiak identifikatzea.
  • Egoera hobetzeko Ekintzak zehaztea.
  • Ekintza bakoitzetik espero diren hobekuntzak eta hauek izango duten kostua kalkulatzea.

Proiektuaren irudi-bilduma

Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua

    Descárgate GRATIS nuestra guía para hacer una microsimulación de tráfico: