Leioako tranbiaren eskaera-azterketa

Aurkezpena

Bezeroa

Euskal trenbide sarea

Euskal Trenbide Sarea/Red Ferroviaria Vasca, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko trenbide sektorea berrantolatzeko eta garraiobideen oreka berria sustatzeko sortutako erakunde publikoa da.

Proiektua

Azterketa Leioako Tranbia zerbitzua abian jartzeari lotutako eskaera-azterketa egiteaz arduratu da, haren 1 fasean: Leioa- UPV/EHU (Leioako Campusa) Metroa.

Helburuak

Inguruneko mugikortasuna ezagutzea eta azpiegitura berriak izango lukeen eskaera balioestea, analisien agertoki desberdinak kontuan hartuta.

Egindako lana

Arazoa

Azpiegitura berri bat proiektatzeko orduan, garrantzitsua da hark izango duen eskaera ezagutzea zerbitzuari behar duen neurri egokia emateko.

Konponbidea

Euskal Trenbide Sarearentzat eskaera-eredu espezifikoa sortzea, kontuan izanik eskaeran eragina duten faktoreen eboluzioa kontuan hartuta: eragin eremua, garraioaren eskaintza, garraio publikoarekin egindako bidaiak, ikastetxeetara eta UPV/EHUra mugikortasuna…

Halaber, proposatutako agertoki bakoitzarentzat, mugikortasunean eta diru-sarreretan izango lukeen inpaktua aztertu da.

Erremintak

Ingartekek etorkizuneko agertokietan erabiliko diren matrizeen balioespena egitea ahalbidetzen duen mugikortasun-eredua eskaintzen du, zeina Sorrera/Erakartzea, Banaketa eta Banaketa Modalean oinarritzen den. Xehetasun maila optimizatu da, ereguak egungo egoera erreproduzi dezan, eta etorkizuneko agertokiak erreproduzitu ahal izateko, eskaeran izan dezakeen eragina aztertze aldera.

Ereduaren helburua errealitatearen errepresentazioa egitea da, harekin aldaketaren agertoki desberdinak probatzeko, denbora eta garraio sarearen egitura desberdinekoak.

Onurak

  • Desplazamenduen karakterizazioa
  • Agertoki desberdinen eskaeran jarrera aurreikuspena
  • Finantza aurreikuspena hainbat agertokirako

Proiektuaren irudi-bilduma

Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua

    advanced-floating-content-close-btn

    Descárgate GRATIS nuestra guía para hacer una microsimulación de tráfico: