Jatorri-helmuga matrizeen definizioa Gasteizko autobusetan

Aurkezpena

Bezeroa

Tuvisa_logo

TUVISA da Gasteizen hiri-autobusen garraioa kudeatzeko xedea duen udal enpresa.

Proiektua

Tuvisaren L1 eta L8 lerroen jatorri-helmuga matrizeak zehaztea.

Helburuak

Autobusera igo eta handik jaisten diren erabiltzaileen inguruko azterketa egitea, Tuvisaren L1 eta L8 lineen jatorri-helmuga matrizeak ezagutu ahal izateko.

Lortu den informaziotik abiatuta, linea eta espedizio bakoitzeko matrizeak zehaztu dira, eta baita kargen profilak ere, eta erabiltzaileen jatorriak eta azken helmugak aztertu dira.

Egindako lana

Arazoa

Tuvisa bere lineetako bitan, L1 eta L8 aldaketak egiteko aukera ari zen aztertzen. Bi linea zirkular ziren, arautzeko bi geltokirekin, eta aldaketentzat hainbat aukera ari ziren aztertzen. Erabaki bat hartu ahal izateko, jatorriak eta helmugak aztertu behar ziren, erabiltzaileak non igo eta non jaisten diren ikusteko.

Konponbidea

Aztertutako lineen erabiltzaileei inkestak egitea, jatorria eta helmuga bilduta, eta baita erabiltzaileen ezaugarriak, zerbitzuaren balorazioa eta bidaiaren ezaugarriak ere. Datu horietatik abiatuta, azterketaren xede diren Jatorri-helmuga matrizeak egin dira.

Erremintak

  • Lineako erabiltzaileen ezaugarri edo bereizgarriak zehaztea
  • Jatorri-helmuga matrizeak identifikatzea espedizioan oinarrituta
  • Jatorri-helmuga matrizeak identifikatzea linean oinarrituta
  • Geltokietako kargak zehaztea
  • Zerbitzuaren balorazioa ezagutzea

Onurak

  • Alderdi ekonomikotik eta ingurumenaren arlotik jasangarria den eredu bateragarria zehaztea.
  • Eskaintza eta eskaera lerrokatzea, horrentzat erabiltzen diren baliabideak optimizatzeko
  • Tarifak bateratzea sendotzea.
  • Garraiobide desberdinen artean gainjartzeak edo bikoizketak murriztea.
  • Garraio publikoaren azpiegitura sare bat garatzea, erabilerraza, ongi lotua eta segurua.
  • Efikazia eta efizientzia irizpideetan oinarrituta hobekuntza ekintzak identifikatzea ahalbidetuko duen ibilbide-orria zehaztea.

Proiektuaren irudi-bilduma

Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua

    advanced-floating-content-close-btn

    Descárgate GRATIS nuestra guía para hacer una microsimulación de tráfico: