EAEko bide sarearen trafiko intentsitateak bistaratzeko erreminta

Aurkezpena

Bezeroa

Gobierno Vasco

Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Saila, Euskadiko administrazio autonomikoa zuzentzen duen eta botere betearazlea duen erakundea.

Proiektua

EAEko bide sarearen trafiko intentsitateak bistaratzeko erreminta garatzea.

Helburuak

Automatikoki aldi zehatz batean orduen intentsitateen kurba ematen duen erreminta sortzea. Horrez gain, bidearen ahalmena kalkulatzea ahalbidetzen du lanak daudenean, eta baita ahalmen hori zein ordutan gainditzen den identifikatzea ere.

Egindako lana

Arazoa

EAEko bide sarearen intentsitateak eta ahalmenak ezagutzea. Hainbat administratzailek eta kudeatzailek kudeatzen dituzte bideak eta, ondorioz, datuk jatorri desberdinak dituzte. Jatorri aniztasun hori arazo bat da datu horiek erabiltzeko.

Konponbidea

Bistaratzeko erreminta egiteko, aldez aurretik datuen analisia eta baliozkotze lana egin da, eta AEAko bideen ahalmenen intentsitatea kalkulatu da.

Hasteko, urteko edozein sasoitan trafiko-orduen intentsitatea kalkulatzea ahalbidetzen duen eredua sortu da. Horretarako, aldez aurretik hautatutako edukietako estazioei buruz zegoen informazioa aztertu da. Ondoren, AEAko errepideen sareko tramuen gehienezko ahalmena estrapolatu da. Behin trafiko intentsitateak zehaztuta, ordu aldi bakoitzerako egun motan oinarrituta, tramu bakoitzaren ahalmena kalkulatu daiteke eta haren gehienezko ahalmena zehaztu daiteke bidearen ahalmena murriztu dezaketen jardueren kasuetarako.

Bistaratzeko erreminta datuak sartzeko eta haiek bistaratzeko balio duten formulario batzuetan oinarritzen da. Tramuen eta afekzioen fitxak sor daitezke. Gainera, erremintak grafiko bitartez adierazten du tramuen intentsitateen kurba eta ahalmen hori zein alditan gainditzen den ikus dezakegu hari esker.

Onurak

  • Urteko garai batean orduko intentsitateak ezagutzea
  • Bidearen ahalmenak kalkulatzea bidean ekintzak daudenean
  • Bideak ahalmen hori gainditzen duen aldiak identifikatzea
  • Asteko egunaren arabera ereduak edo patroiak zehaztea
  • Urteko sasoiaren arabera ereduak edo patroiak zehaztea

Proiektuaren irudi-bilduma

Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua

    Descárgate GRATIS nuestra guía para hacer una microsimulación de tráfico: