Mugikortasun eta garraioko plan estrategikoak, funtsezko data bati begira: 2050

Mugikortasun eta garraioko plan estrategikoak, funtsezko data bati begira: 2050

Zergatik da hain garrantzitsua mugikortasun eta garraioko plan estrategikoak egitea? Gure hiriaren helburua garraioa jasangarriagoa izatea bada, mugikortasun azterketak eta horien ondoriozko plan estrategikoak giltzarri izango dira prozesuari ekiteko.

Garraio publikoa iraunkorra izatea da hiri-mugikortasuneko arazoen alternatiba ekologikoena. Hirien bilakaerak eta mugikortasun iraunkorraren bilaketak azken hau hiri ertain eta handien alternatiba baliatuena izatea eragin dute, ingurumenaren egoera delikatuak gehien zigortu baititu. Izan ere, hiri horietan, ibilbide laburrak gasik isuri gabe eta gure osasunean eta ingurumenean eragin kaltegarririk izan gabe egin daitezke. Adituen arabera, gaur egun eta datozen urte eta hamarkadetan egiten den ekintza oro izango da aldaketa garai baterako gakoa: 2050. urtea.

Zer da garraio jasangarria?

Jasangarritasuna baliabideen aprobetxamenduan oinarritzen da, horiek gehiegi erabili gabe. Hori hiri-garraioari aplikatzen badiogu, jasangarria izango da energia-kontsumoa murrizten badu eta energia garbi eta berriztagarrien aldeko apustua egiten badu. Hala, funtsezkoak izango dira, gutxiago kutsatuz, lekualdaketak optimizatzen dituzten ibilgailuak. Bidaiarien garraioaren kasuan, adibidez, jasangarriagoak izango dira gutxiago kutsatuz bidaiari gehiago eramatea lortzen dutenak: autobus publikoak, metroa, trena, tranbiak…

2050a, funtsezko urtea

Egungo hiri-plangintza izango da etorkizuneko gakoa hiri ertain eta handientzat. Kalkuluen arabera, gaur egun planetako biztanleen % 50 baino gehiago hirietan bizi dira. Gainera, zifra hori datozen hamarkadetan nabarmen handituko dela uste da, eta inflexio-puntua 2050 izango da.

Adituen arabera, urte horretan gizateriaren ia bi heren hirietan biziko dira. Zenbakiei dagokienez, 2015ean, 4.000 milioi pertsona bizi ziren hiri handietan; eta 2030ean kopurua 5.000 milioiraino igotzea aurreikusten da. Aglomerazio horri aurrea hartzea izango da garraio jasangarriagoa lortzeko oztopoa.

Ingartek trafikoko eta mugikortasuneko ingeniaritzan aditua da, eta mugikortasuneko eta garraioko plan estrategikoak aztertzen eta garatzen ditu merkatu zabal baterako: administrazio publiko eta pribatuentzat, garraio-aholkularitza ororentzat, enpresa publikoentzat eta pribatuentzat…

Bere diziplina anitzeko taldeak garraio eta mugikortasuna denboran eta kostuan eraginkorrak izan daitezen lan egiten du, eta noski, jasangarriak izan daitezen. Hori guztia hiri-berroneratzea eta espazio publikoen arrakasta lortzeko.

Eskaintzen ditugun zerbitzuei buruz gehiago jakin nahi baduzu, jar zaitez harremanetan 946556223 telefonora deituz edo info@ingartek.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz. Nahiago baduzu, gure harremanetarako formulario bete dezakezu, eta gu jarriko gara zurekin harremanetan.



Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua

    Descárgate GRATIS nuestra guía para hacer una microsimulación de tráfico: