Irisgarritasun-planetarako diru-laguntzak

Irisgarritasun-planetarako diru-laguntzak

Gaur, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA), irisgarritasun-planak egiteko edo eguneratzeko diru-laguntzak arautzeko eta deitzeko agindua argitaratu da. Eusko Jaurlaritzak  udaletako irisgarritasun-planen idazketarako % 75erainoko diru-laguntzak emango ditu.

Diru-laguntza horien hartzaileak izango dira euskal udalak, tokiko erakunde txikiak, tokiko erakunde autonomoak eta xede soziala duten erabilera publikoko erakunde pribatuak. Eusko Jaurlaritzak 480.000 euroko diru-laguntzak emango ditu 2018an. Diru-laguntzaren jarduera-xedeak 2018ko urtarriletik aurrera jarriko dira martxan. Planak gauzatzeko epemuga 2019ko azaroak 15 izango da, eta, obren kasuan, 2020ko urriak 31 (deialdia egin aurretik hasita egon daitezke).

Diru-laguntzak portzentaje hauetan emango dira:

  • Irisgarritasun-planetarako (egitea edo berrikustea) % 75erainoko diru-laguntzak.
  • Bideko esku-hartzeetarako % 50rainoko diru-laguntzak ( % 60 eremu hondatuetan).
  • Elementu mekanikoetarako (igogailuak eta plataforma jasotzaileak) % 75rainoko diru-laguntzak.

 

Eskaerak aurkezteko epea 2018ko urriaren 14an amaitzen da. INGARTEKen irisgarritasun-planak egiten esperientzia handiko lantaldea daukagu. Tokiko erakundeei beren udalerriko hiri-eremuaren plangintza egitean erabakiak hobeto hartzen laguntzen diegu. Irisgarritasun-planen bitartez udalerri bakoitzeko toki nagusietan, eremu publikoetan zein eraikinetan, irisgarritasun unibertsala bermatzen dugu.

Udaleko sailen laguntzarekin jarduerarik egokienak aztertzen ditugu, irisgarritasun eta eraginkortasun ekonomikoko irizpideekin beti,  eta lehentasuna ematen diegu eragin positiboagoa izango dutenei. Horrela, irisgarritasun unibertsala bermatzeaz gainera hiri-birgaikuntza eta hiriko eremu publikoen arrakasta sustatzen ditugu.

INGARTEKen Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza lortzeko proiektu-proposamena aurkezten lagun diezazukegu. Dei iezaguzu!

 



Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua

    Descárgate GRATIS nuestra guía para hacer una microsimulación de tráfico: