Lasarte-Oriako Irisgarritasun Plana Gaurkotzea

Proiektuaren aurkezpena

Bezeroa

Ayuntamiento Lasarte Oria

Lasarte-Oriako Udala (Gipuzkoa).

Proiektua

Herriko Irisgarritasun Plana eguneratu eta egungo gizarte eta hiri errealitatera egokitu.

Herriko irisgarritasun arazoak modu ordenatu, sistematikoki eta egin behar diren ekintzen logikaren arabera lantzeko oso tresna baliagarriak dira Irisgarritasun Planak. Herriko eremuen antolaketaren inguruan hartu behar diren erabakiak hobetzeko prozesuan garrantzia berezia du hiri plangintzak.

Helburuak

Udalerriko lehenengo Irisgarritasun Plana idatzi zenetik 12 urte baino gehiago igaro dira, eta, beraz, udalerrian aurrera eraman diren hiri-jarduerek eta inbertsio-planek egoera aldatu egin dute. Iritzi zaio plan hori hainbat aspektutan zaharkituta geratu dela.

Plana eguneratu egin behar da irisgarritasuna, segurtasuna eta ingurumenaren gozamena etengabe bilatzen jarraitzeko.

Egindako lana

Arazoa

Lasarte-Oriako lehengo Irisigarritasun plana duela 12 urte idatzi zen, eta udalerrian aurrera eraman diren hiri-eraldaketek egoera aldatu egin dute. Ondorioz, plana berrikusi behar da.

Irtenbidea

Lasarte-Oriako Irisgarritasun Plana gaurkotzeko proposamen metodologikoak lau eremu biltzen ditu: bide publikoa, eraikuntza publikoak, garraioa eta komunikazioa.

Bide publikoak hiri-eremu publiko ibilgarriari egiten dio erreferentzia: udalerriko kaleak, oinezkoen bideak, plazak, parkeak eta lorategiak. Udalerriko zona libreei (parkeak, plazak eta lorategiak) azterketa zehatzagoa egin behar zaie, haietan aldaketa handiagoak aurreikus daitezkeelako.

Aintzat hartu beharreko alderdi nagusiak eta haiek baloratzeko proposatu den azterketa-metodologia kale eta oinezkoen bideetan erabiltzen denaren antzekoa da. Dena dela, biztanleek denbora gehiago igarotzen dute zona haietan, eta, beraz, egokitu egin behar dira, irisgarriak izateko eta modu seguru eta erosoan gozatu ahal izateko.

Garraioko jarduera-agiriak azterketa-eremua definitzen du, udalerriko garraio publikoaren diagnosia egiten du eta proposatu diren beharrezko jarduerak xehatzen ditu. Jarduera horiek guztiak faseen planean eta gutxi gorabeherako aurrekontuarekin definitzen dira.

Onurak

  • Udalerriko egoeraren ikuspegi orokorra
  • Jardueren antolamendua, mugikortasunean duten eragin positiboaren arabera
  • Hiri-elementu mekanikoak jartzeko azterketa
  • Fasekako aurrekontu-plangintza
  • Diru-laguntzen eskaera eta lizitazio-orrien kudeaketa errazten dituen informazioa egituratzea

Proiektuaren irudi-galeria

Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua

    advanced-floating-content-close-btn

    Descárgate GRATIS nuestra guía para hacer una microsimulación de tráfico: