EAEko 2021eko mugikortasunari eta eskariaren irudiari buruzko azterlana

EAEko 2021eko mugikortasunari eta eskariaren irudiari buruzko azterlana

Abian da EAEko 2021eko mugikortasunari eta eskariaren irudiari buruzko azterlana. Gaur egun, funtsezkoa da mugikortasun-eskaria eta horren bilakaera ezagutzea, irisgarritasun unibertsala bermatzeko eta garraio-sistema iraunkorrago baterantz aurrera egiteko. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak Mugikortasunari eta bidaiarien eta salgaien eskariaren irudiari buruzko azterketa eguneratzeko beharra ikusi du, egungo errealitatera egokitzeko.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak Ingarteken esku utzi du proiektua.

Mugikortasunaren karakterizazioa

Landa-datuak biltzeko fasea urrian hasi zen. Informazioa biltzeko metodo tradizional horri (biztanleen mugikortasunari buruzko inkesta, kordoi inkestak…) lehen aldiz gehituko zaio azterketa honetan telefonia mugikorreko datuetatik datorren informazioa. Hori posible izango da Ingartek eta Orange big data analisirako partnerrak direlako 2017tik.

Horrela, azterketa horretan, telefoniako datuen eta biztanleen mugikortasunari buruzko inkesten bidez lortutako informazioa jasoko da, baina baita garraio publikoaren monetika-datuak eta trafiko aforo estazioen datuak ere. Datu horietan oinarrituta, jatorri/helmuga matrizeak lortuko dira, bai eta EAEko mugikortasunaren ezaugarriak ere.

Ingarteken administrazio publikoek garraioaren eta mugikortasunaren sektorean izan ohi dituzten kudeaketa-beharrak asetzeko lan egiten dugu. 15 urtetik gorako esperientzia duen diziplina anitzeko talde batek osatutako mugikortasun eta garraio ingeniaritzako aholkularitza gara.

«Adimena mugimenduan» eskaintzen dugu hiriei, haien administrazio publikoei eta herritarrei ematen dizkiegun irtenbide guztietan, garraioaren, zirkulazioaren, mugikortasunaren eta hiri-irisgarritasunaren kudeaketa optimizatzeko. Ingarteken nahia da herritarrei haien joan-etorrietan mugikortasuna erraztuko duen mundu bat lortzea.

 

 



Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua

    advanced-floating-content-close-btn

    Descárgate GRATIS nuestra guía para hacer una microsimulación de tráfico: