Lanerako mugikortasun plan on bat egiteko bost gako

Lanerako mugikortasun plan on bat egiteko bost gako

Ba al dakizu nola egin lanerako mugikortasun plan on bat? Gako garrantzitsuenak emango dizkizut.

Pandemia inflexio-une garrantzitsua (baita hausnarketa-une ere) izan da askorentzat, eta pertsonok eta sistemek, a priori aldaezinak, egoera berrietara egokitzeko dugun erresilientzia azaleratu da.

Ingarteken jarrera horrekin egiten diogu aurre Lantokirako Mugikortasun Planak (LMP) sortzeari. Askotan, mugikortasun-ohiturak ezarrita daude, batez ere ibilgailu pribatu partikularraren erabilerari dagokionez, baina informazioarekin, motibazioarekin eta sustapenarekin, hasieran uste genuena baino gehiago alda daitezke.

Mugikortasun jasangarria bilatze aldera, hona hemen LMP on bat egiteko garrantzitsutzat jotzen ditugun 5 gakoak.

1. LEGEA BETETZEA

4/2019 Legeak, otsailaren 21ekoak, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzkoak, eta 254/2020 Dekretuak, azaroaren 10ekoak, ezartzen dute LMP horien beharra eta eskatutako gutxieneko edukia. Laburbilduz, txanda bakoitzean 100 langile baino gehiago dituzten lantokiei eragiten die, eta gutxienez jarduera-zentroaren karakterizazio bat, mugikortasunaren diagnostiko bat, helburuen eta adierazleen definizioa eta ekintza-plan bat jaso behar ditu. Beraz, planteatutako LMParen indizeak indarrean dagoen araudiari erantzun behar dio.

2.  ESPERIENTZIA MUGIKORTASUNAREN ESPARRUAN

Mugikortasunaren arloan esperientzia eta ezagutzak dituzten pertsonek garatu behar dute lanerako mugikortasun plana. Langileei egindako inkesten eta lan-ingurunera egindako bisiten bidezko informazio-bilketak erraztu egiten du mugikortasunaren egungo egoera ulertzea. Galdetegiko galderak enpresaren errealitatera egokitzea eta informazio hori guztia behar bezala tratatzea ezinbestekoa izango da hasierako diagnostiko ona egiteko.

3. ENPRESEI ENTZUTEA

Inork ez daki enpresa baten funtzionamenduaz langileek beraiek baino gehiago. Aholkulariak garen aldetik, langileek egunero lantokira sartzeko dituzten beharrak eta zailtasunak entzuten jakin behar dugu. Ondo diseinatutako talde-dinamikek eta partaidetza-prozesuek interes handiko alderdiak azaleratzen dituzte lanerako mugikortasun planak garatzeko. Norabide biko komunikazioaren bidez, langileak motibatu egiten dira plana garatzeko.

4. BEHATUTAKO BEHARRERATARA EGOKITUTAKO HELBURUAK ETA ADIERAZLEAK

LMPan planteatutako helburuak eta adierazleak enpresetara eta horietan ikusitako beharretara egokitu behar dira. Ez du ezertarako balio xede zoragarriak ezartzeak, baldin eta helburu horiek ez badatoz bat enpresaren errealitatearekin, eta ezin badira arrazoizko epe batean lortu. Helburuek espezifikoak izan behar dute, adierazleak izan behar dituzte eta planaren helburu orokorrarekin lerrokatuta egon behar dute: lantokirako joan-etorrien eragin negatiboa murriztea, garraiobideak modu eraginkorragoan eta arrazionalagoan erabiliz.

5. EKINTZA-PLAN BIDERAGARRIAK ETA ERREALAK

Ekintza-planek bideragarriak eta errealak izan behar dute. LMPa ez litzateke idatzi behar kaxoi batean ahaztuta uzeko. Legeria betebehartzat hartu ordez, hobetzera bultzatzen gaituen tresnatzat hartu behar dugu. Ikuspegi horretatik, enpresak beren mugikortasunaren diseinuan parte hartzea lortu behar dugu. Horretarako, proiektuaren zuzendaritzarekiko komunikazioa etengabea izango da. Aldi baterako nahiz ekonomikoki enpresak dituen aukeren araberako ekintza-plan bat idatziko da, eta, ahal den neurrian, kanpoko eragileak inplikatuko dira, hala nola udalak edo aldundiak.

Egin dezagun aurrera elkarrekin mugikortasun iraunkorrerantz, etorkizun posible bakarra dela sinetsiz. Gurekin etorriko zara? Bisitatu lanerako mugikortasunari buruzko gure webgunea esteka honetan: Lanerako Mugikortasun Planak.

 



Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua

    Descárgate GRATIS nuestra guía para hacer una microsimulación de tráfico: