Zertarako balio du mugikortasunaren ingenieritzak?

Zertarako balio du mugikortasunaren ingenieritzak?

Mugikortasunaren ingeniaritzaren helburua hirietako mugikortasun-sistema optimizatzea da, mugikortasun eta trafiko azterketetan identifikatutako beharrei erantzungo dieten hiri-plangintzako estrategiak ezarriz.

Azken urteotan, administrazio publikoak hainbat ekintza egiten ari dira trantsizio energetiko eta klimatikoari erantzuteko, baita mugikortasunaren eta garraioaren esparruan ere, alternatiba jasangarriagoak sustatzea lehentasun bihurtu baita.

Horretarako, ezinbestekoa da mugikortasunari eta trafikoari buruzko azterketak burutzea eta irisgarritasun planak egitea, hiri-mugikortasun iraunkorreko ereduetarako trantsizioa sustatzeko. Plan horien oinarrietan, mugikortasunaren ingeniaritza dago.

Hiria berroneratzerako irisgarritasun planak

Udalerri edo hiri bateko hiri-espazioa planifikatzea ez da lan erraza, irisgarritasun unibertsala bermatu behar baita beti. Horregatik daude hiria berroneratzerako trafikoko, garraioko eta mugikortasuneko aholkularitzak.

Irisgarritasun planak funtsezkoak dira udalerri bateko garraio- eta mugikortasun-sistema berrantolatzeko. Ingarteken, egiten ditugun irisgarritasun planei esker, hiriko espazio publikoen arrakasta ziurtatzen dugu; plan horietan, lehentasuna ematen zaie udalerriko leku nagusietarako irisgarritasuna bermatzeari eta mugikortasun iraunkorra sustatzeari.

Nola sustatu iraunkortasuna mugikortasunaren ingeniaritzaren bidez?

Aipatu dugun bezala, mugikortasunaren ingeniaritza hiri-mugikortasuneko planak egiteko ezagutza ematean datza, metropoli-area bateko leku desberdinetarako irisgarritasuna ahalik eta modu eraginkorrenean bermatzeko.

Garraioak garrantzi handia du garapen iraunkorraren esparruan, eta, beraz, funtsezkoa da mugikortasun plan berrietan ikuspegi hori txertatzea. Plan horietan, herritarren joan-etorrietan ingurumen-inpaktu negatiboak murrizteko proposamenak jasotzen dira, hala nola: bizikletaren erabilera sustatzeko espazio publiko egokiak bermatzea, garraio publikoaren erabilera bultzatzea, ibilgailu elektrikoen aldeko apustua egitea…

Ingarteken diziplina anitzeko talde bat dugu, hainbat arlotako adituek osatua, trafiko-aholkularitzako irtenbide integralak eta mugikortasun eta trafiko azterketak eskaintzeko. Gure zerbitzu edo produktuei buruz gehiago jakin nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta behar duzun guztian lagunduko dizugu. Halaber, gure webgunean Ingartekek mugikortasuneko eta garraioko azterketa eta planei buruz egindako proiektuak ere kontsulta ditzakezu.



Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua

    advanced-floating-content-close-btn

    Descárgate GRATIS nuestra guía para hacer una microsimulación de tráfico: