Webinar: “hiriko eta metropoliko garraio publikoan mugikortasun berriari ekiteko orainaldiko irakaspenak”

Webinar: “hiriko eta metropoliko garraio publikoan mugikortasun berriari ekiteko orainaldiko irakaspenak”

Garraio publikoaren kudeaketa izan da Covid-19ak mugikortasunaren eta garraioaren sektorera ekarri duen puntu esanguratsuenetako bat. Baina lehen erreakzio horietatik haratago, krisiak testuinguru berri bat planteatzen du, eta, iragartzeko zaila bada ere, ziurrenik garraio publikoa kudeatzeko modua aldatuko du.

“Hiriko eta metropoliko garraio publikoan mugikortasun berriari ekiteko orainaldiko irakaspenak” izenburupeko webinarrera gonbidatzen zaitugu. Bertan, mugikortasuneko sailek aurkezten den agertoki berri honetan aurre egin beharreko ezaugarri, erronka eta aukerei buruzko hausnarketa batzuk partekatuko ditugu.

Besteak beste, honako alderdiei buruz arituko gara:

• Errepide bidezko garraio-sarearen plangintza egiteko erabakiak hartzeko behar diren tresnak.
• Hiri-mugikortasun jasangarria bultzatuko duten aukerak.
• Egoera bakoitzari erantzun ahal izateko garatu beharreko metodologiak.

Honako hauek hartuko dute parte:

• Sergio Barreña, mugikortasuneko eta hiri-garraioko espezialista eta Ingartekeko kide fundatzailea.
• Susana Alarcón, garraio-zerbitzuko ikuskapenetan aditua eta Ingartekeko kide fundatzailea.
• Carlos Cristóbal Pinto, aditua garraio publikoan eta mugikortasun jasangarrian.

Webinarrean sartu nahi izanez gero, egin klik apuntatzeko botoian. Posta elektronikoz bidaliko dizkizugu esteka eta konektatzeko jarraibideak.



Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua

    advanced-floating-content-close-btn

    Descárgate GRATIS nuestra guía para hacer una microsimulación de tráfico: