Zer parametro erabiltzen dira trafikoaren intentsitatea aztertzeko?

Zer parametro erabiltzen dira trafikoaren intentsitatea aztertzeko?

Zirkulazioaren intentsitateari buruzko azterketa bat denbora-unitate jakin batean sekzio finko batetik (adibidez, errepide batetik) igarotzen diren ibilgailuen kopurua zenbatzean oinarritzen da. Neurketa-unitate erabiliena ibilgailu/ordu eta ibilgailu/egun izaten da; horrela neurtzen dira ordu-intentsitatea eta eguneko intentsitatea.

Intentsitatea oinarrizko aldagaia da trafiko-azterketa edo -analisi bat egiteko orduan; hau da, zirkulazioaren funtsezko ezaugarria da, bide-zati bateko zirkulazio-mota ezaugarritzeko aukera emango digulako.

Intentsitatearen bi aldagai

Ingarteken hiri-trafikoko aholkulariak gara. Horrelako azterketak egiteko orduan, bi intentsitate-aldagai hartu behar dira kontuan, denboraren arabera:

  • Urteko batez besteko intentsitatea; horren bidez, sekzio batetik urte batean igarotzen diren ibilgailuen kopurua neurtuko dugu, zati 365. Espainian IMD esaten zaio, eta, horren bidez, urteko trafiko-intentsitatearen eguneko batez bestekoa lortzen da.
  • Beste aldagaiarekin, puntako ordu-intentsitatearekin, ordubetez sekzio batetik igarotzen diren ibilgailuen kopurua kalkulatzen da. Aukeratutako orduak adierazgarri izatea eta, aldi berean, zirkulazio handiagoa izatea konbinatuko ditu.

Garrantzitsua da, halaber, intentsitatea neurtzerakoan, epe luzerako joerak kontuan hartzea, gorabehera ziklikoak baitituzte urtearen, astearen edo egunaren arabera, hala nola turismo handieneko garaiak edo puntako orduaren kontzeptua. Ezaugarri hori oso interesgarria da intentsitatea neurtzeko orduan.

Zein da trafikoaren intentsitatea neurtzeko azken helburua?

Azterketa horiei esker, Ingartek bezalako mugikortasun eta trafiko aholkularitza batek hiri baten benetako mugikortasun-egoera aztertzen du. Aholkularitza honen helburua da garai berrietara egokitutako hiri-irisgarritasuna lortzea, mugikortasun jasangarriarekin, bai ibilgailuentzat, bai oinezkoentzat.

Trafiko-intentsitateari buruzko azterketak tresna bat dira, besteak bete, garraioaren administrazio publikoarentzat, hiri-plangintzak egiteko edo aldatzeko orduan. Trafiko-azterketa bat egitea pentsatuta badaukazu, jarri harremanetan Ingartekekin. Mugikortasunean aditua den gure taldeak lagundu eta gidatuko zaitu zure hiria edo udalerria irisgarria izan dadin eman behar dituzun urratsetan.

 



Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua

    Descárgate GRATIS nuestra guía para hacer una microsimulación de tráfico: