Garraio publikoko zuzendaritzaren eta lotutako zerbitzuen aholkularitza

Aurkezpena

Bezeroa

Bilbobus

Bilboko Udala. Bilbobus: Bilboko hiri-garraioaren udal-zerbitzua.

Proiektua

Bilboko garraio publikoaren egoerei buruz informazioa jasotzea, kudeatzea, aztertzea eta ikertzea.

Helburuak

BILBOBUS hiri-garraioaren zerbitzua monitorizatzea.

Egindako lana

Arazoa

Bilbobus zerbitzua monitorizatzea eta Bilboko garraio publikoari lotutako azterketak eta ikerketak egitea.

Irtenbidea

Aldian behingo landa-lanak egitea, SAE eta monetikako datu-baseetatik datorren Big Data lantzeko tresnak garatzea, eta emaitzak udaletako web-eremuetan sartzea.

Tresnak

Informazioaren azterketa eta tratamendurako tresna hauek erabiltzen ditugu: simulagailuak (EMME ETA AIMSUN-LEGION), estatistikako paketeak (Barbwin eta Spad) eta GIS (Geomedia).

Onurak

  • Bilbobus zerbitzua ematen den tokian ezarritako baldintzak (garbiketa, segurtasuna, puntualtasuna, herritarrentzako arreta, etab.) zehatz-mehatz  ezagutzea.
  • Bilbobusen erabiltzaileek zerbitzua nola hautematen duten jakitea.
  • Neurri zuzentzaileak eta zerbitzua hobetzeko neurriak berehala ezartzeko ahalmena.
  • Garraio publikoko mugikortasunari buruzko gai zehatzak modu azkar eta errazean aztertzeko ahalmena.
  • Zerbitzuaren prestazioari buruz informazioa automatikoki eskuratzea ahalbidetzen duten tresnak sortzea.
  • Informazioa udaleko beste zerbitzu batzuekin batera gordetzeko ahalmena.

Proiektuaren irudi-galeria