Nola egiten da errepideetako trafiko-azterketa bat

Ingartek Consulting - Inteligencia en Movimiento

Nola egiten da errepideetako trafiko-azterketa bat

Errepideetako ibilgailuen zirkulazioa ezagutzea funtsezkoa da trafiko-azterketa bat egiteko; izan ere, horrek ahalbidetuko digu, simulazioen bidez beharrezkoa izanez gero, aurreikus daitezkeen trafiko-fluxuak konpontzeko irtenbiderik onenak diseinatzea. Kontrol hau nola egin eta trafiko-azterketa baten barruan zer elementu aztertzen diren azalduko dizugu.

Errepideetako trafikoa kontrolatzeko estazioak

Errepideetako trafiko-azterketa kontrol-estazioen bidez egiten da. Makina bat estazio dago igarobide desberdinetan zehar banatuta, bai errepide nagusietan, bai bigarren mailako edo hiri barruko errepideetan. Horietatik informazio garrantzitsua ateratzen da, hala nola zenbat ibilgailu mugitu ohi diren, zein abiaduratan, edo ibilgailu arinak edo astunak diren.

Estazio guztiak ezi dira berdinak. Lortu behar diren mugikortasun eta trafiko datuen arabera, estazio hauek iraunkorrak izan daitezke edo ordu, egun edo hilabete batzuetarako jar daitezke. Gainera, ez dira beti gailu berberak erabiltzen. Jarraian lortu nahi diren datuen arabera gehien erabiltzen direnak erakutsiko dizkizugu.

Kontrol-estazioetan erabiltzen diren gailuak

Errepideetako trafiko-azterketa egiteko, gailu mota ezberdinekin hornituta egon daitezkeen estazioetatik lortzen da informazioa. Haiei esker, zirkulazioari buruzko datu garrantzitsuak ezagutu daitezke. Horrela, bideak zabaltzea, ibilgailu mota batzuen joan-etorriak mugatzea edo abiadura-mugak aldatzea beharrezkoa den zehazteko ezinbesteko informazioa lortuko dugu. Hauek dira gehien erabiltzen direnak:

  • Radarrak. Mikrouhin-, infragorri- eta ultrasoinu-radarrak daude. Trafiko-azterketetarako hiruetatik zehatzena mikrouhin-radarra da, baina ez ditu 10km/h-ko baino abiadura txikiagoan doazen ibilgailuen joan-etorriak detektatzen. Infragorri- eta ultrasoinu-radarrak gero eta gutxiago erabiltzen dira.
  • Kaptadore magnetikoa. Gailu hau erraz muntatzen eta mantentzen da. Zehatza da, baina sentikorra da eremu magnetikoekiko, hala nola kableatu elektrikoekiko, trenbideekiko…
  • Bideoa. Bideo-sistemak errepidean dabiltzan masak antzematen ditu eta irudiak datu bihurtzen ditu. Ikuspen handiko lekuetan soilik gomendatzen da. Gainera, bidegurutze, biribilgune eta abarren kasuan, horien barruan jarraitutako bidea erregistratzeko gai da (sartzeko eta irteteko tokia). Ingarteken, adibidez, teknologia hau erabili dugu Leioan (Bizkaia) ibilgailuak zenbatzeko.
  • Begizta induktiboa. Asfaltoaren azpian jartzen da, eta oso zehatza da. Kalibrazio erregularra beharrezkoa da, eta matxura gertatuz gero, bidea moztu behar da ordezkapena egiteko.
  • Aforatzaile neumatikoa. Hirietan gehien erabiltzen dena da. Gomazko hodi batez estalitako bi sentsore dira. Gainetik igarotzen diren ibilgailuen datuak biltzen dituzte. Bere autonomia funtzionatzeko behar dituen baterien iraupenera mugatzen da.
  • Bluetooth gailua. Errepidetik pasatzen diren ibilgailuen bluetooth seinaleak hartu eta datuak base elektroniko batean iraultzen ditu. Eragozpena da pasatzen diren ibilgailu guztiak ez dituela erregistratzen, baizik eta gailu hori konektatuta daramatenak bakarrik.

Ingarteken mugikortasun eta trafiko azterketak egiten adituak gara.

Bide bakoitzaren beharrak zehazteko eta hobetzeko ideiak emateko baliabideak eta esperientzia ditugu. Jar zaitez gurekin harremanetan eta planik onena diseinatuko dugu zure beharrei irtenbidea emateko.



Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua

    advanced-floating-content-close-btn

    Descárgate GRATIS nuestra guía para hacer una microsimulación de tráfico: