Irisgarritasun-planetarako dirulaguntzak

Ingartek 10 urteurrena

Irisgarritasun-planetarako dirulaguntzak

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da irisgarritasun-planak egiteko edo eguneratzeko dirulaguntzak arautzen dituen Agindua. Eusko Jaurlaritzak %75era arteko diru-laguntza emango du udal irisgarritasun-planak idazteko.

Guztira 300.000 euro laguntzetan

Laguntzak euskal udalei, toki-erakunde txikiei, tokiko organismo autonomoei eta xede sozial argia duten onura publikoko erakunde pribatuei zuzenduta daude. Eusko Jaurlaritzak 300.000 euro bideratuko ditu dirulaguntzetara 2020an. Dirulaguntzen xede diren jarduketak 2020an hasi beharko dira, eta gauzatzeko gehieneko epea 2021eko azaroaren 15a izango da planen kasuan, eta 2022ko urriaren 31a obren kasuan. Obrak deialdia baino lehen hasita egon daitezke.

Laguntzen ehunekoak hurrengoak dira:

• Irisgarritasun-planak (sortzea edo berrikustea): % 75era arte
• Jarduketak bide publikoan: % 50era arte (% 60 eremu degradatuetan)
• Elementu mekanikoak (igogailuak eta plataforma jasotzaileak): % 75era arte

Eskaerak aurkezteko epemuga 2020ko urriaren 1a da. INGARTEKen irisgarritasun-planak egiten esperientzia handia duen lantalde bat daukagu. Tokiko erakundeei erabakitze-prozesuak hobetzen laguntzen diegu beren udalerriko hiri-eremuen plangintza egiteko. Irisgarritasun-planen bidez, udalerri bakoitzeko gune nagusietan irisgarritasun unibertsala bermatzen dugu, bai eremu publikoetan eta bai eraikinetan.

Dagozkion udal-sailekin lankidetzan, jarduerarik egokiean aztertzen ditugu, betiere iraunkortasun eta eraginkortasun ekonomikoko irizpideekin, eta eragin positiboagoa izango duten jarduerei lehentasuna ematen diegu. Horrekin guztiarekin, irisgarritasun unibertsala bermatzeaz gainera, hiriaren birgaikuntza eta eremu publikoen arrakasta bultzatzen ditugu.

Informazio gehiago nahi duzu Ingarteken irisgarritasun-planak egiteko dugun moduari buruz? Berri hau irakurriz lor dezakezu: Mugikortasun-planak Ingartekekin. Edo gurekin harremanetan jar zaitezke info@ingartek.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz. Guk deituko dizugu!



Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua

    advanced-floating-content-close-btn

    Descárgate GRATIS nuestra guía para hacer una microsimulación de tráfico: