Ingartekek Bilboko SUM BIO’19 ekitaldian hartuko du parte

Ingartekek Bilboko SUM BIO’19 ekitaldian hartuko du parte

Ingartekek Bilbon izango den SUM BIO’19 ekitaldian hartuko du parte datorren astean. Nazioarteko ekitaldi honen lehenengo edizioa da, eta mugikortasunaren etorkizunaren inguruko eta honek XXI. mendeko hirietan Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) lortzean izan ditzaketen ondorioen inguruko hausnarketa zuzentzeko xedearekin sortu da.

Hainbat sektoreko 40 hizlaritik gorak eztabaidatuko dute SUM BIO’19 ekitaldian hiri-mugikorrasun jasangarriko sistemak eraiki eta sendotzeko hainbat arlo estrategikoren inguruan, hiru gai-ardatzen inguruan, hain zuzen: herri politikak, teknologia eta berrikuntza eta garapen aukerak. Ekitaldia Euskalduna jauregian izango da, otsailaren 20an eta 21ean.

Bertan parte hartuko duten hizlarien artean Isidro Arrieta dago, MBA eta Ingeniaria Elektronikan eta Telekomunikazioetan eta Ingartek Consulting enpresaren sortzaileetako bat. Arrietak mugikortasunaren analisirako eta plangintzarako datu-iturri berrien inguruko Ingarteken esperientzia azalduko du.

Garapen teknologikoari esker, aldizka informazio eguneratua errazago lortzea ahalbidetu du eta, horrek, aldaketa ugari eragin ditu plangintzan. Halere, datu-iturri horiek ere badituzte mugak. Hori dela-eta, Arrietak iturrietako bakoitzari laguntzearen balioaren eta baliagarritasunaren inguruan hausnartuko du.

Hiri-mugikortasuneko eta garraioko adituak, kazetariak, hezkuntza sektoreko profesionalak, tokiko politikariak, naziokoak zein nazioartekoak, eta hainbat enpresako zuzendariak elkartuko dira Bilbon, datozen asteazken eta ostegunean, SUM BIO’19 ekitaldian.

Horiek guztiek mugikortasunak ingurumenean, alderdi sozialean, politikoan eta ekonomikoan eragindako inpaktuaren inguruko esperientziak ekarriko dituzte, eta eredu efizienteago, jasangarriago eta energia berrietan oinarritutako ereduetarantz igarotzea bizkortzeko hiriak eta lurraldeak bultzatzen dituzten neurriak azalduko dituzte.

Mugikortasun jasangarria gako faktorea da hiri-inguruneetan garapen sozialeko eta ekonomikoko aukera berriak azaltzeko. Hiri barneratzaile, seguru, erresiliente eta jasangarriak eraikitzen laguntzen dutelako, baita ondasun eta zerbitzu berrien eskaera bitartez hainbat sektore ekonomiko aktibatzeko duten gaitasunarengatik ere baizik, haien ekoizpenak eta inplementazioak efektu biderkatzailea duelako garapenean.



Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua

    advanced-floating-content-close-btn

    Descárgate GRATIS nuestra guía para hacer una microsimulación de tráfico: