Hobetu zure udalerriko irisgarritasuna, ez itxaron dirulaguntzak argitaratu arte!

Hobetu zure udalerriko irisgarritasuna, ez itxaron dirulaguntzak argitaratu arte!

Zure udalerrirako irisgarritasun-plan bat egitea pentsatzen ari zara? Gogorarazten dizugu Eusko Jaurlaritzak irisgarritasun-planak egiteko edo eguneratzeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duela urtero. Laguntzak euskal udalei, toki-erakunde txikiei, tokiko erakunde autonomoei eta xede sozial argia duten onura publikoko erakunde pribatuei zuzenduta daude.

Irisgarritasun-plan bat egitea pentsatuta bazeneukan, orain une egokia da horri ekiteko eta diru-laguntzen agindua argitaratzen denerako bideratuta edukitzeko.

Ingarteketik lagun diezazukegu. Esperientzia handiko lantaldea dugu irisgarritasun-planak egiten. Tokiko erakundeei erabakitze-prozesuak hobetzen laguntzen diegu beren udalerriko hiri-eremuaren plangintza egiterako orduan.

Irisgarritasun-planen bidez, irisgarritasun unibertsala bermatzen dugu udalerri bakoitzeko gune nagusietan, bai eremu publikoetan eta bai eraikinetan. Horretarako, dagokien udal-sailekin jarduerarik egokienak aztertzen ditugu, betiere iraunkortasun eta eraginkortasun ekonomikoko irizpideekin, eta eragin positiboagoa izango duten jarduerei lehentasuna ematen diegu.

Horrekin guztiarekin, irisgarritasun unibertsala bermatzeaz gainera, hiriaren birgaikuntza eta eremu publikoen arrakasta bultzatzen ditugu. Izan ere, irisgarritasun-planak oso erabilgarriak dira udalerri bateko irisgarritasun arazoak konpontzeko beharrezkoak diren jarduketei modu ordenatu, sistematiko eta logikoan ekiteko.

Erabakiak hartzeko prozesuak hobetzea

Hiri-plangintzak tokiko erakundeei beren udalerriko hiri-espazioa planifikatzeko erabakiak hartzeko prozesuak hobetzen laguntzen die. Adibide bezala Lasarte-Orian (Gipuzkoa) eta Ean (Bizkaia) egindako lanak aipa ditzakegu. Lasarte-Orian zaharkituta geratu zen irisgarritasun-plan bat zeukaten eta, beraz, komenigarria zen lau alderdi nagusitan oinarritutako eguneratze bat idaztea: bide publikoa, eraikin publikoak, garraioa eta komunikazioa.

Eako irisgarritasun-plana 2009. urtekoa zen eta, beraz, eguneratu egin behar zen azken 10 urteotan udalerrian egin diren jarduketen ondorioz. Horrez gain, udalak mugikortasun-plan bat egitea beharrezkotzat jo zuen, garraio modu ezberdinak aztertu eta dagoen sarea optimizatzeko. Hori dela eta, egungo egoera aztertu zen eta bertan ibilbideak errazteko neurriak proposatu ziren, betiere egingarritasun, konpetentzia eta koherentzia irizpideak errespetatuz.

Gogoratu Ingarteketik lagundu ahal dizuegula Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen dirulaguntza lortzeko egin nahi den proiektuaren proposamena aurkezten. Ez itxaron azken unera arte eta jarri martxan zure udalerria hobetuko duen irisgarritasun-plana.

Deitu edo bidali diezaguzu inprimaki bat zure eskaerarekin eta zurekin harremanetan jarriko gara. Eta informazio gehiago nahi baduzu edo laguntzak noiz argitaratuko diren jakin nahi baduzu, harpidetu zaitez gure newsletter-era.



Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua

    advanced-floating-content-close-btn

    Descárgate GRATIS nuestra guía para hacer una microsimulación de tráfico: