Konplexua vs. Zaila

Konplexua vs. Zaila

Teknologiak daraman abiadura handiak eta hura gero eta sofistikatuagoa izateak bi termino horiek berdin erabiltzera eramaten gaitu: konplexua eta zaila.
Duela pare bat egun Juan José Goñik berrikuntzaren inguruan eman zuen klase bat entzuteko aukera izan nuen eta orduan ohartu nintzen nik ere ez nuela ezagutzen bien arteko alde argia, eta niretzat funtsezkoa izan da hura ulertzea, Ingartekek egiten duen lana hobeto ulertzeko gehienbat.

Sistema bat, software bat, makina bat, zaila izan daiteke ulertzeko, piezak askatzeko, programatzeko, baina haren ezaugarri nagusia da sarrera-estimulu baten aurrean bere erantzuna zein izango den badakigula da. Aldiz, konplexua esango diogu sarrerako estimulu berarekin irteera desberdina izan daitekeenean. A ze aho-korapiloa… Baina, zein sistemak du jarrera hori? Hori da, zuk eta nik, pertsonok. Ezinezkoa da jakitea zer egingo dugun, gaur gogoko duguna agian bihar ez dugu gogoko, baliteke niretzat argi dagoena zuretzat argi ez egotea, eta beste aldagai batzuen arabera, gerta daiteke gaur erabaki hau hartzea eta bihar aurkakoa.

Ingarteken, besteak beste, eredu zailak sortzen ditugu sistema konplexuak aurreikusteko. Badakigu zaila dela mugikortasuna aurreikustea eta ausardia izango litzateke guk lortu dugula esatea. Baina pixkanaka, teknologiak eta digitalizazioak eskaintzen dizkigun erremintak baliatuta, aurrera pausoak ematen goaz.

Duela urte batzuk, ez 10 baino gehiago, sistema zail horiek hipotesien kateetan oinarrituta sortzen ziren. Inkestak ziren, kalera irtetea laginak biltzera, eskura genituen erremintak eta, horiekin, mugikortasunaren jarrera zein zen marrazten hasten ginen. Marrazkiak errealitatea gutxi gorabehera irudika zezakeen, baina garai hartan hori zen eskura genuena. Handik urte gutxi batzuetara, marraztu ordez, argazkiak atera ahal genituen, sistema zailagoa, bai. Mugikortasuna hobeto ezagutzeko urrats bat gehiago eman genuen. Datu-baseek, ontziratutako gailuek, eta abarrek une zehatz batean mugikortasunaren jarrera zein izan zen hobeto ulertzen laguntzen digute. Baina, hori zen, egun bateko argazkia eta, hortik abiatuta, usteak bata bestearen atzetik, sistema konplexuak azaltzeko.

Gure bizitzan argazki kameren teknologia aspaldi gainditu genuen. Egia da denbora eskala ere dagoeneko ez dela lineala (hau irakurtzen duena fisikaria ez bada…), duela 3 urte gertatutakoa aspaldi gertatu zela dirudi, bizkor eta intentsitate handiz goaz eta. Orain, nahi adina argazki atera ditzakegu y eta badakigu hori egiten dugunean bideora pasatzen garela naturaltasunez. Hemendik hara goazen pertsonen sistema konplexua ulertzen lagunduko digun beste urrats txiki bat. Errorearen marjina txikiagotzen da.

10 urtetan, mugikortasuna marraztetik bideoan grabatzera igaro gara. Asko hobetu dugu sistema konplexu horiek ulertzeari dagokionez eta gure sistemek gero eta hobeto azaltzen dituzte gure arazo zaharrak. Telefono-datuak, kontakturik gabeko txartelak, ibilgailuen kokapena denbora errealean, eta abar izateak mugikortasuna deskribatzen dugunean akatsak murrizteko tresna baliagarriak dira. Baina, akatsak desagertuko al dira? Jakina ezetz! Pertsonak gara eta berehala ikusten dugu sarrera estimulu berari baldintzen arabera erantzun bat ala bestea ematen diogula. Baina noranzko horretan goaz.



Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua

    advanced-floating-content-close-btn

    Descárgate GRATIS nuestra guía para hacer una microsimulación de tráfico: