Ospakizunetan gaude! Ingartekek 10 urte bete ditu

Ospakizunetan gaude! Ingartekek 10 urte bete ditu

Ingarteken ospakizunetan gaude. Eta ez da gutxiagorako. 10 urte bete ditugu! Dagoeneko hamarkada bat igaro da Ingartekeko lehenengo kideok gure ibilbideari ekin genionetik. Hamar urte hauetan zehar, lehen eskutik ikusi dugu nola aldatu diren hiri eta udalerriak, nola hazi diren eta zer nolako bilakaera izan duten.

Ingarteken ere aldaketak izan dira, baina geure xede, ikuspegi eta balioei tinko eusten diegu, etengabe hobetuz eta merkatuko berrikuntzetara egokituz.

Taldea handituz joan gara, talentua gehituz, eta gaur egun mugikortasun adimendunarekin obsesionatutako 18 pertsona gara. Izan ere, Ingarteken nahia da herritarrei haien joan-etorrietan mugikortasun handiagoa emango dien mundu bat lortzea.

Ingarteken mugikortasunari buruzko datuak informazio bihurtzen ditugu, bezeroari gastuak eta arazoak murrizten eta haren negozioa optimizatzen laguntzeko. Horretarako, eredu matematikoak, soziologia, teknologia eta ingeniaritza bateratzen ditugu. Zuzeneko bideak erabiltzen ditugu bezeroarengana eraginkortasunez iristeko eta merkatuko zerbitzurik onenak eskaintzeko.

Mugikortasuna, garraioa eta irisgarritasuna

Hiri, hiritar eta administrazio publikoei laguntzen diegu hiritarrak mugikortasunarekin, garraioarekin eta hiri-eremuetako irisgarritasunarekin pozik egon daitezen. Garraioa eta mugikortasuna denboraren eta kostuaren aldetik eraginkorrak eta iraunkorrak izan daitezen lortu nahi dugu.

Eta horrek gure helburua izaten jarraituko du. Zuekin batera lortu nahi dugun helburua. Bezeroak eta kolaboratzaileak Ingarteken funtsezko zutabeak zarete, beraz, guretzat hain berezia den efemeride honetan ere kontuan hartu nahi izan zaituztegu.

Laster gehiago kontatuko dizuegu uda osterako antolatzen ari garen ospakizun-ekitaldiari buruz. Baina aurreratu nahi dizuegu gonbidatuta zaudetela!

Bitartean, ESKERRIK ASKO gure bezero guztiei hamar urte hauetan zehar Ingartekengan jarri duzuen konfiantzagatik. Ziurtatzen dizuegu mugikortasunaren arloan irtenbiderik onenak eskaintzen jarraituko dugula.



Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua

    advanced-floating-content-close-btn

    Descárgate GRATIS nuestra guía para hacer una microsimulación de tráfico: