MAAS-a eta garraioan ordaintzeko modu berriak

MAAS-a eta garraioan ordaintzeko modu berriak

Integrazioa mugikortasunaren etorkizuna dela esaten badugu, ez gara inolako sekreturik kontatzen ari. Moduen integrazioaz ari gara, osagarritasunaz eta, azken finean, zerbitzua erabiltzen duten pertsonak mugikortasunaren ekintza-eskema osoaren erdigunean kokatzeaz. Arlo honetan emango den bilakaera, paradigma-aldaketa ondorio izango duena, oso ondo adierazten du ticketing-ak, hau da, jasotako zerbitzuagatik ordaintzeko moduak. Bilakaera hori gauzatzeko dauden eta egongo diren tresnak biderkatu egiten dira egungo eta etorkizuneko garapen teknologikoak ematen dituen aukeren arabera.

MaaS Alliance (Mugikortasuna Zerbitzu gisa oinarri duen aliantza europarra) Europan eta munduko beste leku batzuetan MaaS-ari oinarri batzuk eta ikuspegi komuna ematea helburu duen elkarte publiko-pribatua da; elkarte horren arabera, Mugikortasuna Zerbitzu gisa honela definitzen da: “Erabiltzaileak, bidaiariak zein ondasunak, garraio-zerbitzuen erdigunean kokatzea, haien banakako beharretan oinarritutako mugikortasun-irtenbide pertsonalizatuak eskainiz. Horrek esan nahi du, lehen aldiz, egokiena den garraio modu edo zerbitzurako sarbide erraza azken erabiltzaileentzako bidaia malguen zerbitzuen aukera multzo batean sartuko dela”.

Testuinguru honetan, ordaintzeko modu berriek garraio publikoaren erabilera erraztuko dute, haren sarrera-oztopoetako bat arinduko dutelako, ordainketa-moduaren ziurgabetasuna, alegia.

Hartu nahi den garraiobideari dagokion garraio-abonurik ez izatea, adibidez, gainditzen ari garen oztopoa da, ordainketa garraio-txartelen interoperabilitatearen (txartel bera, garraiobide desberdinak), telefono mugikorraren edo zure banku-txartelaren bitartez erraztuz. Hain urrun ez dagoen etorkizuna imajinatzen hasten bagara, pentsa dezagun hatz-markak edo irisak ezagutzen dituzten sistemetan edo beste edozein motatako ezagutze-sistemetan.

Txartelen erosketa zentralizatzea

Aurrekoarekin lotuta, txartelen erosketa zentralizatzeak desplazamendu bat egiteko garraiobide bat baino gehiago erabiltzea ahalbidetuko du, ondoz ondoko ordainketa-atari edo plataformetara sartu beharrik gabe, eta erabiltzaileari ordainketa bakarra egiteko aukera emanez. Puntu batetik beste batera eramaten gaituen zerbitzu bat kontratatzen dugu eta, horren truke, prezio bat ordaintzen dugu, edozein izanda ere erabilitako garraiobidea, gaur egun askotarikoak izan baitaitezke: trena edo autobusa, noski, baina baita bizikleta, patinetea edo partekatutako autoa ere.

Hala ere, eta nire amamak esaten zuena gogora ekarriz, mendi osoa ez da oreganoa, eta aukera teknologikoek arrisku batzuk dakartzate berekin ere, eta ez da komenigarria hauek alde batera uztea.

Izaera orokorreko bati buruz arituko naiz, garrantzi handikoa dela uste baitut: garraio publikoaren zerbitzua erabiltzen duen pertsonaren (hau da, bidaiaria), zerbitzu hori ematen duen enpresaren eta zerbitzua arautzen duen erakundearen (Administrazioa, agintaritza..) artean sor daitekeen inkomunikazioa. Deskonexio hau gerta daiteke ordainketa-atari edo plataformak zerbitzua ematen duen enpresa edo erakunde arautzailearen menpekoa ez badira; izan ere, pertsona horri buruzko informazioa (egiten dituen joan-etorriak, profil soziala, etab.) bitarteko baten esku egongo da, gaur egun, nagusiki garraio-txartelen bidez, bi agente horietako edozeinetan dagoenean.

Zerbitzu baten prestazioa planifikatu, burutu eta monitorizatzen duenak informazio hori galtzen badu, bistakoa da funtzio horiek egiteko bere ahalmena murriztuko dela, eta epe luzera hau kaltegarria izango da zerbitzuaren prestazioarentzat. Hori dela eta, beharrezkoa da jakitea nor izango den garraio-erabiltzaileen datuak izango dituena, eta horrek zer kontrol galera ekarriko duen.

Labur esanda, ezinbestekoa da MaaS-erako bidean aurrera egitea, baina jakin behar da zein norabidean joan etorkizunean egoera kaltegarrietan ez egoteko. Horri buruz hausnartzeko garaia da.



Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua

    advanced-floating-content-close-btn

    Descárgate GRATIS nuestra guía para hacer una microsimulación de tráfico: