Ingartekek Basque Industryko meeting point-ean parte hartuko du

Ingartekek Basque Industryko meeting point-ean parte hartuko du

Ingartekek Basque Indutry 4.0-ko meeting pointean parte hartuko du, azaroaren 26an Bilboko Euskalduna Jauregian.

Basque Industry 4.0-k honen aldeko apustua egiten du: ekoizpen-baliabide eta -sistemetan adimena sartzea, produktu eta prozesu berrietan gaitasun eta teknologia berrien ustiapena, balio erantsi handiagoa edo prozesu hobetuak dituzten soluzioetan material aurreratuen integrazioa, erabilitako baliabideen eraginkortasuna eta jasangarritasuna eta balio erantsi handia duten zerbitzuen integrazioa.

Basque Industry fabrikazio aurreratuaren aktiboen eta zerbitzuen sare konektatu bat da. Enpresei prestakuntzarako, ikerketarako, probatzeko eta baliozkotzeko azpiegiturak eskaintzen dizkie.

Isidro Arrietak, Ingartekeko kideak, Big Data eta mugikortasunaren kontzpetuak lotuko ditu Basque Industryko meeting point-ean. Datuen iturri berriek erabakiak hartzen laguntzen duten eredu prediktibo hobeak sortzea ahalbidetzen dute. Ingarteken mugikortasunaren etorkizuneko eskaera aurresaten dugu, aurretik gertatutakoa aztertuz.

Orain arte, mugikortasunari dagozkion abiapuntuko datuak urriak eta isolatuak eta inkesta garestietan oinarrituak izan ohi ziren. Baina gaur egun datuen iturri gehiago ditugu: Ticketing eta Ustiapenerako Laguntza Sistemak, nahasitako nabigazio-sistemak eta telefonia mukorraren datuak, zeintzuek tratatu beharreko datuen zati handi bat hartzen duten, baina informazio oparoagoa eta zehatzagoa ematen duten.

Big Datak bultzatzen duen aro berriak orain arte bizi izandako arazo asko konpontzen laguntzen duten datu ugari ematen ditu. Arlo honetako lan-lerro berriei buruz gehiago jakin nahi al duzu? Basque Industry 4.0-ko meeting point-ean itxarongo zaitugu!



Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua

    advanced-floating-content-close-btn

    Descárgate GRATIS nuestra guía para hacer una microsimulación de tráfico: