UBIQO

Ikerketa eta Garapena
Ubiqo_2
neptune-logo

Ubiqo proiektuaren bitartez, Ingartek eta IDS Ingeniería elkarlanean lanean ari gara, portu-azpiegiturak optimizatzeko RFID teknologia, aurpegi-ezagutzea eta aplikazio mugikorrak erabiliz.

Ubiqo proiektuaren helburua da portuetan lan egiten duten pertsonen segurtasuna sustatzea, geolokalizazioa eta monitorizazio biometrikoa ahalbidetzen dituen gailu baten bidez. Horrela, pertsonen osasuna denbora errealean zaindu daiteke, eta laneko ongizatea hobetzeko aukera emango duen datu-historia sortu.

Ubiqo Neptune Planaren barruan sortu zen. Egitasmo horren xedea da Europako itsas sektoreen hazkunde iraunkorra bultzatzea, sektore horietako enpresa txiki eta ertainen proiektu berritzaileen bitartez. Proiektuak berrikuntza piztu nahi du, sektoreari mesede egingo dioten eta tokian garrantzi zehatza izango duten balio-kate industrial berriak sortzeko.

Zazpi kluster teknologikok, enpresetan oinarritutako bi zentrok, ingeniaritza-eskola batek eta zazpi europar herrialderi zerbitzu ematen dion aholkularitza-enpresa batek parte hartzen dute Neptune planean.

Planak 30 hilabete iraungo ditu. Europako Batasunak finantzatu du, H2020 berrikuntza- eta ikerketa-programaren barnean. Horrez gain, “Blue Growth” planaren barruan garatzen da, helburu duena itsasoko industriaren hazkunde iraunkorra sustatzea.

Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua

    advanced-floating-content-close-btn

    Descárgate GRATIS nuestra guía para hacer una microsimulación de tráfico: