GTFSak ikuspegi teknologikotik

GTFSak ikuspegi teknologikotik

GTFS  ingelesezko General Transit Feed Specification sigletatik dator, eta Garraio Publikoko Aitzinamenduen Zehaztapen Orokorrak esan nahi du euskaraz.   Xedea da garraio publikoko ordutegietarako eta horiei lotutako informazio grafikorako formatu komuna ezartzea.

Estandar horri jarraikiz, garraio-operadoreek bidaiei buruzko informazioa ematen diete beren bidaiariei.

Historia apur bat

Diotenez, Googlen hasi zen dena, 2005. urte inguruan. Konpainiako langileek “denboraren % 20” izenez ezaguna den politika bat daukate. Denbora-tarte horretan, era guztietako gauzak irakur ditzakete, eta idei berrietan pentsatzeko eta esperimentuak sustatzeko aukera ere badute. Chris Harrelson-ek zirkulazioari buruzko informazioa sartu nahi zuen Google Maps-en, eta Tim eta Bibiana McHugh, Portlandeko (Oregon) TriMet garraio-konpainian lan egiten duen bikotea, ezagutu zuen. Garai hartako mapa-zerbitzu hedatuenek bidaia-aholkuak ematen zituzten gidatu bitartean, baina hiriburu ezezagunetako zirkulazio-informazioa ematea utopia hutsa zen. Orduan, Googleko kidea eta TriMet-eko bikotea ordutegiei buruzko informazioa trukatzen hasi ziren CSV formatuan.

Horren emaitza Google Transit Trip Planner izan zen. Portland izan zen proiektuan sartutako lehen hiriburua, haren metro-sistemaren informazioa ematen baitzen. Laster, Estatu Batuetako hiriburu gehiago sartu ziren, eta pixkanaka, mundu osora zabaltzen joan zen, ezagunagoa bihurtzen zen heinean.

GTFS aitzinamendu baten ikuspegi orokorra

GTFS fitxategi bat ZIP formatuan konprimatutako artxibo bat da, eta CSV formatuan dauden hainbat testu-artxibo ditu. Orokorrean,  GTFS aitzinamendu (feed) gisa ezaguna da.

Aitzinamendua eratzen duen testu-artxibo bakoitzak zirkulazio-informazioaren  alderdi bat moldatzen du. Hona hemen:

  • agency.txt

Derrigorrezkoa. Aitzinamendu horren datuak ematen dituzten garraio publikoko enpresa bat edo batzuk ezartzen ditu.

  • stops.txt

Derrigorrezkoa. Zerbitzua jasotzen duten geralekuak zehazten dira.

  • routes.txt

Derrigorrezkoa. Garraio publikoko ibilbideak zehazten dira. Ibilbidea bidaia-multzo bat da, eta bidaiariei zerbitzu bakarra bailitzan erakusten zaio.

  • trips.txt

Derrigorrezkoa. Ibilbide bakoitzerako bidaiak dira. Bidaia bakoitza ordu jakin batean egindako geldialdi baten edo gehiagoren sekuentzia da.

  • stop_times.txt

Derrigorrezkoa. Bidaia batean, ibilgailua geralekura zer ordutan iristen den eta bertatik noiz irteten den zehazten du.

  • calendar.txt

Derrigorrezkoa. Enpresaren jarduerako zerbitzu-patroiak ezartzen ditu. Adibidez, asteko egun guztietan, asteburuetan soilik edo astelehenetik asteazkenera.

  • calendar_dates.txt

Aukerakoa. Calendar.txt zerbitzuaren salbuespenak zehazten ditu, nahiz eta hura ordezka dezakeen zerbitzuko data guztiak jasota baditu.

  • fare_attributes.txt

Aukerakoa. Ibilbideen tarifak ematen dira.

  • fare_rules.txt

Aukerakoa. Ibilbideei dagozkien tarifei buruzko informazioaren aplikatzeko arauak dira.

  • shapes.txt

Aukerakoa. Mapa baten lerroak marrazteko arauak ezartzen dira. Artxibo hori ezartzen ez denean, ibilbideak lerro zuzenekin marrazten dira.

  • frequencies.txt

Aukerakoa. Bidaien artean dagoen denbora-tartea zehazten du, zerbitzu-maiztasun aldakorra duten ibilbideen kasuan.

  • transfers.txt

Aukerakoa. Fitxategiak ibilbideen arteko ontzi-aldaketetarako guneetan loturak ezartzeko arauak zehazten ditu.

  • feed_info.txt

Aukerakoa. Aitzinamenduari buruzko informazio osagarria jasotzen du, hau da, aitzinamenduaren editoreari, bertsioari edo epemugari buruzko informazioa.

Aitzinamenduak sortzea

Normalean, datuak Ustiapenean Laguntzeko Sistema (SAE) baten bidez sortzen dira, eta ezinbestekoa da sistema horretara konektatzea eta dokumentatzea aitzinamendu eratzeko beharrezkoa dena topatzeko.  Kasu horietan, zailena da datu-baseetan zehar ibiltzea behar duguna emango digun taularen bila. Egia esanda, konexio-mota hori behar dugun gauza zehatz hori aukeratzeko datu-basea besterik ez da.

Hala ere, xedea bat da beti. Hasteko, eraikiko den aitzinamendua eratzeko operadoreak bilatzen dira, bat bakarra izan ohi direnak. Gainera, daturik estatikoenak bilatzen dira; esaterako, geralekuak, ibilbideak eta egutegiak. Hortik aurrera, zailena da ibilbide bakoitzerako bidaiak bilatzea eta geraleku bakoitzeko denborak sortzea. Orokorrean, ibilbideak lerro zuzenean erakustea ekiditen da, eta shapes.txt fitxategia eskaini, mapetako lerroek ibilbideak isla ditzaten eta dagokien bideetatik (errepideak, trenbideak edo metroko bideak…) joan.   Zoritxarrez, tarifei, maiztasunari edo ontzi-aldaketei buruzko informazioa oso gutxitan agertzen da.

GTFS estandarraren araberako informazioa ematea da xedea, arin prozesatzeko eta aitzinamendua sortzeko denbora luzea behar ez izateko; hartara, informazioa gordailuetan uzten da, hala nola FTP eta Amazon S3.

Halaber, SAE eta azken horiek aparte utzita, web-zerbitzuetan tratatu daitezkeen datuak jatorri askotakoak izan daitezke, zerbitzua SOAP nahiz Rest motakoa izan.

Gure zerbitzura dauden teknologiak

Ingartekek software librea erabiltzea sustatzen dugu. Java teknologiak oinarri hartuta, GTFS aitzinamenduak tratatzeko garapenak eraikitzen ditugu, Conveyal, OneBusAway eta OpenTripPlanner aplikazioek sortutako eta Googlek emandako tresnen bitartez.

Aitzinamenduak baliozkotzea

Behin GTFS aitzinamendua sortuta, akatsik ez duela egiaztatu behar da. Horretarako, Googlek FeedValidator sortu zuen. Tresnak GTFS aitzinamenduak aztertzen ditu, eta akatsak eta oharpenak edo gomendioak jasotzen dituen web-txostena sortzen du.

Tresna hori erabiltzeko, terminalak/kontsolak eta komando-lerroa nola erabili jakin behar da, horietatik GTFS aitzinamenduei erreferentzia egin eta pertsonalizazio-parametroekin baliozkotzen direlako.

Aurreneko egiaztapen hau egin ondoren, GTFS aitzinamenduak Googleren Partner Dash plataformara igo behar dira. Orduan, bigarren eta azken baliozkotzea egingo da, informazioa publikoaren eskura jartzeko gero.

Ondorioak

Azken finean, ezagutza espezifikoak eduki behar dira GTFS estandarra ezartzeko; ezagutza horiek teknologia berrien gaineko ezagutza teknikoak  izan daitezke edota garraioari buruzkoak. Horrez gain, Googlek zehaztutako estandarrak betetzen dituzten iragazki oso zorrotzak igaro behar ditu, eta, horretarako, hainbat tresna ondo erabiltzen jakin behar da.



Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua

    advanced-floating-content-close-btn

    Descárgate GRATIS nuestra guía para hacer una microsimulación de tráfico: