Garraio publikoaren kudeaketa krisi garaian

Garraio publikoaren kudeaketa krisi garaian

Bizkaiko garraio publikoaren kudeaketak ere pairatu ditu bizitzen ari garen krisi honen ondorioak. Ingarteken hainbat eragile eta administraziorekin batera aritu gara lanean azken asteotan, lurraldeko garraio publikoaren sareak, ahal den neurrian, bere zerbitzua normaltasunez eskaintzen jarrai dezan.

Ez da lan erraza izan, aldaketak egunez egun gertatzen joan baitira, eta horrek garraio publikoaren kudeaketa ere egoera bakoitzera ahalik eta azkarren egokitzen joan behar izatea ekarri du.

Erabakiak hartzeko tresna arinak

Errepide bidezko garraio publikoko sare baten kudeaketa planifikatzeak esan nahi du zer zerbitzu eskaini behar diren eta zer maiztasunekin zehaztea. Baina egungoa bezalako egoera batean, agerian geratu da, inoiz baino gehiago, une bakoitzean informazio ad hoc emango duten kudeaketa-tresna arinak eduki behar direla.

Egungo beharrizanei erantzuteko, funtsezkoa izan da hainbat eragilek modu koordinatuan lan egitea, epe laburrean pertsonen segurtasunean oinarritutako garraio-eskaintza egokia izateko, zerbitzuaren ezaugarrietan bertan oinarritutakoa baino.

Nola ekin diogu birplangintza horri eta zerbitzuaren doikuntzari? Lehenik eta behin, ezarritako agindu desberdinetan, bai gobernu zentralak, bai tokiko administrazioak, garraio publikoaren kudeaketaren gaineko eskumenekin, zehaztutako neurriak aztertu ditugu.

Hau da, neurriak edo errekerimenduak aztertu dira, eta ezartzen diren eskakizun horietara guztietara egokitu ahal izateko kontuan hartu beharreko adierazle kritikoak identifikatu dira. Horrez gain, informazio hori modu automatizatu eta arinagoan zein sistemetatik atera daitekeen aztertu da.

Prozesu horretako funtsezko eragileak identifikatu dira, eta informazioa partekatzeko protokolo bat ezarri da, informazio-sistema partekatu baten bidez. Trukerako kanala ezarri ondoren, informazioa monitorizatu da, eta informazio zentralizatu horrek elikatutako aginte-koadro bat konfiguratu da. Aginte-koadro honek informazio guztiz desagregatua eskaintzen die zerbitzua birplanifikatu behar duten pertsonei erabakiak har ditzaten.

Bost bloke handi identifikatu dira, eta ezinbestekoa da horien inguruko informazioa biltzea.

Bost zereginetan oinarritutako metodologia

Ingartekek bere ezagutza eman du, bai garraio-sareen ezaugarriei buruz, bai sare horien diseinuan eta plangintzan erabilitako informazioaren kudeaketari buruz, adierazleak lortzeko eta agertoki bakoitzaren aurrean erantzunak eman ahal izateko informazioa tratatzeko. Era berean, horrelako zereginetan metatutako esperientzia puntu garrantzitsua izan da garatu beharreko metodologia zentratzeko. Landu diren zeregin zehatzak honako arlo hauen ingurukoak dira:

1. Informazio-truke “arinerako” eta “segururako” espazio bat diseinatzea, non informazio guztia integratuta eta eskuragarri egongo den.
2. Beste administrazio batzuei informazioa emateko premiei erantzuteko beharrezkoak diren adierazle kritikoak identifikatzea, bai eta eskaintza eskarian oinarrituta kudeatzeko balio duten adierazleak ere, zerbitzuaren kontrola mantentzeko egoera problematikoei aurrea hartzea ahalbidetzen duten adierazleekin batera, hala nola gidarien arteko edo langile kritikoen kutsadura.
3. Informazio hori trukatzeko eta kudeatzeko formatu egokiak definitzea, ondorengo tratamendua berehalakoa izan dadin eta adierazle kritikoak lortzea ahalbidetu dezan.
4. Aginte-koadroak egitea, egoera kudeatzeko, planifikazioa diseinatzeko eta txostenak egiteko kritikoak diren adierazle horiek guztiak ikustea ahalbidetuko dutenak.
5. Informazio hori guztia modu erdiautomatikoan eguneratzeko metodologiak sortzea, aginte-koadroa ahalik eta denbora laburrenean eguneratuta edukitzeko.

Hori guztia eragileek eta administrazioek erabilitako kudeaketa-tresnak ahaztu gabe diseinatu da.

Neurriaz ezartzea

Laguntza horren benetako balioa da neurri “azkarrak” ezartzeko aukera, epe oso laburrean hautemandako premiei erantzungo dietenak, baina ondoren eskuragarri dauden informazioa kudeatzeko tresnekin lotu daitezkeenak.

Epe laburreko beharrak bete ondoren, diseinatutako guztia sailaren datu-iturriekin integratzeko lan egin behar da.

Ingartek enpresak garraio-sistema desberdinen informazioaren kudeaketari buruz duen ezagutza, informazio hori guztia tratatzeko Big Data tekniken erabilerarekin konbinatuta, oinarrizko zutabea izan da krisi-garaian garraio publikoaren kudeaketan laguntza hori emateko.



Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua

    advanced-floating-content-close-btn

    Descárgate GRATIS nuestra guía para hacer una microsimulación de tráfico: