Ezagutu gehiago C-Roads Spain proiektuari buruz Ingarteken eskutik

Ezagutu gehiago C-Roads Spain proiektuari buruz Ingarteken eskutik

Ostegunean, otsailak 11, ITS Espainiak C-Roads Spain proiektuari buruz antolatutako webinarrean parte hartuko du Ingartekek. Zehatzago, komunikazio hibridoko teknologiak erabiliz, Espainiako iparraldean 75km-tan zehar hedatzen den Kantaurialdeko pilotuari buruz. Kantaurialdeko pilotuak 3 azpi-pilotu ditu, Bizkaian, Asturiasen eta Galizian.

Beste erakunde batzuetako (Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra, Trafikoko Zuzendaritza Nagusia edo Bizkaiko Foru Aldundia) partaideekin batera, Isidro Arrieta, Ingartekeko kide fundatzailea eta berrikuntzako zuzendaria, Bizkaiko azpi-pilotuaz eta Asturiasko azpi-pilotuaz arituko da.

Datuak trukatzea

ITS kooperatiboek (C-ITS edo sistema kooperatiboak) teknologia eta aplikazio multzo bat barne hartzen dute, zeinak aukera ematen baitute hari gabeko komunikazio-teknologien bidez datuak modu eraginkorrean trukatzeko garraio-sistemako osagaien eta eragileen artean, ibilgailuen artean (ibilgailutik ibilgailura edo V2V) edo ibilgailuen eta azpiegituren artean (ibilgailutik azpiegiturara edo V2I).

C-Roads Spain proiektuak, besteak beste, helburu hauek ditu: Espainiako erakundeentzako jarduera-esparru koordinatua eskaintzea, dauden Europako ekimenekin bat etorriz; C‑ITSentzako komunikazio hibridoen (G5 eta komunikazio zelularrak) osagarritasuna aztertzea; ibilgailu konektatu eta autonomoarekin lotutako teknologien konbergentzia aztertzea; edo balio-kate osoko Espainiako erakunde ugari tartean sartzea.

Gehiago jakin nahi baduzu, webinarrean izena eman dezakezu helbide honetan: C-Roads Spain.

Tags:
,