Eskerrik asko gure hamargarren urteurrenean gurekin egoteagatik!

Eskerrik asko gure hamargarren urteurrenean gurekin egoteagatik!

Azken hamar urteetan, lehen eskutik ikusi dugu nola aldatu diren hiri eta udalerriak, nola hazi eta aldatu diren. Aldaketa horiek erabat lotuta daude mugimenduarekin, pertsonen mugimenduarekin gure hiri eta lurraldeetan.

Ingarteken hamar urte daramatzagu aldaketa horiek aztertzen, eta haientzako irtenbideak eskaintzen. Hamarkada bat daramagu adimena mugimenduan eskaintzen, eta gure urteurrena ondoen ezagutzen dugunari buruz hitz eginez ospatu nahi izan dugu: hiriko mugikortasun jasangarria.

Mugikortasunari buruzko jardunaldia

Bilboko Euskalduna Jauregian elkartu gara gure hamargarren urteurrena dela eta antolatu dugun mugikortasunari buruzko jardunaldi batean. Bertan hainbat pertsonek hartu dute parte: Ignacio Uría, Madrilgo EMT-ko proiektu eta azpiegitura teknologikoen arloko burua; Lluís Cerdà, Bartzelonako Udaleko mugikortasunaren kudeaketa-saileko burua; eta Carlos Cristóbal, Madrilgo Garraio Partzuergoko Plangintza eta Kanpo Harremanetarako zuzendari ohia, gaur egun aholkularia da Munduko Bankua edo UITP erakundeentzat. Hiri handietako mugikortasunean adituak dira guztiak, eta bakoitzak bere esperientzia partekatu du gurekin.

Ingarteketik eskerrak eman nahi dizkiegu hiru hizlariei jardunaldian parte hartzeagatik, bai eta hamar urteko ibilbidea gurekin ospatzen egon nahi izan duten guztiei ere. Aurrerantzean mugimenduan jarraituko dugu, gure misioari, ikuspegiari eta balioei tinko eutsiz, etengabe hobetuz eta merkatuaren berrikuntzetara egokituz. Izan ere, Ingarteken nahia da herritarrei haien joan-etorrietan mugikortasun handiagoa emango dien mundu bat lortzea.

Lerro hauen bidez, Ingartekengan duzuen konfiantza eskertu nahi dizuegu. Eskerrik asko denbora honetan guztian gurekin egoteagatik!



Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua

    advanced-floating-content-close-btn

    Descárgate GRATIS nuestra guía para hacer una microsimulación de tráfico: