Aldaketak Ingarteken… Taldea handitu dugu!

Aldaketak Ingarteken… Taldea handitu dugu!

Mugikortasuneko aholkulari eta ingeniaritza gisa, urduri jartzen gara gauzak aldatzen ez direnean. Mugimenduak motibatzen gaitu, eta ez soilik hirietakoak. Baita gureak ere. Horregatik… Ingratekeko taldeak kide berriak ditu!

Azken urteotan hiriek gero eta biztanle gehiago dituztela eta, haietan ibiltzeko modu berriak ere sortu dira. Eta Ingarteken ere gauza bera gertatu zaigu. Erronkak, proiektuak eta lan-arloak areagotu dira eta, haiekin batera, talde gisa ere hazi gara.

Mugimendua eta aldaketek jarraituko dute irietan etengabe eta, ondorioz, baita Ingarteken ere. Horregatik, gure taldean sartu nahi duten profesionalen bila gabiltza. Matematikan, soziologian, teknologian eta ingeniaritzan trebatutako pertsonen bila gabiltza. Ba al zatoz?

Ingarteken datuak gure bezeroei, administrazioei, garraio operadoreei eta kontzesionarioei erabaki hobeak hartzen, negozioa planifikatzen eta negozioa optimizatzen lagunduko dieten informazio bihurtzen ditugu. 18 laguneko taldea gara, eta adimena mugimenduan eskaintzen dugu.

Ezagutu zein diren eskaintzen ditugun zerbitzuak. Ikus gure proiektuak eta zein merkatuentzat egiten dugun lan, eta zerbait eskaini ahal duzula uste baduzu, eta gure taldean lekua duzula uste baduzu… Ez ezazu zalantzarik izan! Deitu edo idatzi iezaguzu, atsegin handiz erantzungo dizugu.

Hau da Ingartekek eskaintzen duena:

  • Irauteko asmoa duen talde batean sartzea.
  • Ordainsari interesgarria eta lehiakorra (ekarritako jakintzaren eta esperientziaren arabera)
  • Garapen profesionala.
  • Bulegoak Bilbon eta Donostian.

Gure inguruko beste zerbait jakin nahi baduzu, eman izena gure newsletterrean edo sar zaitez LinkedIneko gure orrian.

 



Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua

    advanced-floating-content-close-btn

    Descárgate GRATIS nuestra guía para hacer una microsimulación de tráfico: