Donostiako mugikortasun bertikaleko Plan Zuzentzailea

Aurkezpena

Bezeroa

Ayuntamiento de San Sebastián

Ayuntamiento de San Sebastián / Donostiako Udala

Proiektua

Azken urteotan, inbertsio oso handia egin da Donostian mugikortasun bertikalaren arloan. Garraio publiko bertikalak oso eragin ona izan duenez, gaur egun, goiko auzoetan edo oztopo arkitektonikoak dituzten auzoetako bizilagunek erakargarri gisa erabiltzen dute.

Helburuak

Donostiako Mugikortasun Bertikaleko Plan Zuzentzaileak helburuen artan hartzen du hiriko mugikortasun jasangarria hobetzeko erabakiak hartzen lagun dezakeen erreminta izatea. Azken helburua zona bakoitzeko edo zonen arteko oinezkoen eta txirrindularien fluxua sustatzea izango da.

Egindako lana

Arazoa

Donostiako biztanleriaren erdia % 10ko malda edo gehiagoko zonetan bizi da. Egia, Ulia edo Altza auzoak dira malda zorrotzak dituzten eremuetako batzuk.

Gaur egun, zona horietan bizi direnen % 45 inguruk 50 urtetik gora dituzte. Horrek esan nahi du epe labur-ertainean haietako biztanle askok mendekotasun handia izango dute. Beraz, mugikortasuneko eta irisgarritasuneko konponbideak hornitu beharko lirateke, besteak beste, hiriak izango dituen biztanleria ezaugarriei erantzuteko.

Konponbidea

Donostiako Mugikortasun Bertikaleko Plan Zuzentzaileak hiriko mugikortasuneko gune sortzaileak identifikatzen ditu (gune traktoreak): Garraio publikoa, eritetxeak, ikastetxeak, eta abar. Gainera, haiei lotutako erabiltzaileen taldeak ere: haurrak, adin nagusiko pertsonak, etab.

Halaber, mugikortasun bertikaleko plan honen helburua egun arte Donostian egikaritutako edo planifikatutako ekintzei jarraitutasuna ematea da.

Horregatik, azterketa honetan hiriko zona altuetako edo oztopo arkitektonikoko oinezkoen eta txirrindularien mugikortasuna hobetzeko egikarituko diren hainbat ekintza aurkezten dira. Jarduera orokorrak mugikortasun bertikalari daude zuzendura.

Onurak

  • Zona bakoitzaren benetako beharrak identifikatzea
  • Ekintza zonei lehentasuna ematea
  • Etorkizuneko ekintzak identifikatzea

Informazio osagarria

Ingartekek Donostiako Udalarentzako Mugikortasun bertikaleko plana idatzi du. Harekin, Udalak hirian elementu mekanikoak jartzeko beharra neurtu ahal izan du, eta etorkizuneko behar berriak neurtzea ahalbidetuko dion erreminta bat lortu du.

Hala, barematzeko sistema objektibo baten bitartez, zeinak hainbat aldagai hartzen dituen aintzat, besteak beste biztanleria, mailen aldeak… hiriarentzat beharrezkoagoak diren elementu mekanikoak zein diren ikusteko.

Mugikortasuna karakterizatzeko, hirió 16 zonatan pertsonen zenbaketa eta jatorri/helmuga inkestak egin dira, eta maila aldeak, biztanleria dentsitatea, adin nagusikoen %, garraio publikoa, erietxeen, ikastetxeen eta abarren kokapena ere aztertu da.

Horrekin guztiarekin, irizpide objektiboetan oinarrituta, elementu mekanikoek ingurunean izango luketen inpaktua neurtzen duen erreminta egin da. Horrela, inplementatuko diren elementuen lehentasunen zerrenda lortu da.

Beraz, hiriko auzo desberdinetan banatutako 26 elementu mekanikoren analisiaz gain, Donostiako Udalak erabakiak hartzen laguntzeko erreminta sortu da, zeina etorkizunean, inplementazio berriak aztertzeko erabili ahal izango den.

Halako erremintak erabilgarriak izan daitezke edozein udalentzat, udalerrian elementu mekanikoak jartzeko aukerak ebaluatzeko orduan.

Proiektuaren irudi-bilduma