Zendesk-ak jarri dira Lurraldebusen operadoreetan

Aurkezpena

Bezeroa

Orain Gipuzkoa

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasunaren eta Lurralde-antolamenduaren Saila.

Proiektua

Enpresa operadoreen integrazioa Lurraldebus guneako Zendesk komunikazio-sisteman.

Helburuak

Proiektu honen helburuetako bat enpresek gertakariak, kexak eta erreklamazioak tramitazeko Zendesk Adapt erabiltzea da, eta beraiei iristen zaizkienak zuzenean sisteman gordeta geratzea.

Beste helburuetako bat Lurraldebus guneako CAUaren eta enpresen arteko komunikazioak modu eraginkorrean antolatzea da. Era honetan, trazabilitate bat egotea eta erabiltzaileen erreklamazioei enpresak erantzuteko hartzen duen denbora eta modua neurtzea lortu nahi da.

Egindako lana

Arazoa

Gaur egungo Lurraldebuseko zerbitzuan, herritarren artean, Lurraldebus zerbitzuaren enpresa operadorearen irudi sendo bat dago, beraz, komunikazio asko Gipuzkoako Foru Aldundiko kudeaketa-zirkuitutik kanpo geratzen dira, zuzenean operadoreari iristen baitzaizkio. Honek Aldundiari gertakari horien kopurua eta konpontzeko modua eta denbora jakitea galarazten dio.

Konponbidea

Proeiktu honen bitartez, Lurraldebus gunearen CAUaren eta zerbitzuaren enpresa operadoreen arteko komunikazioan modu eraginkorrean antolatzen dira. Era honetan, trazabilitate bat egotea eta erabiltzaileen erreklamazioei enpresak erantzuteko hartzen duen denbora eta modua neurtzea lortu nahi da.

Erremintak

Zendesk Adapt komunikazio-tresna bat da, zeinak beharrezko informazio guztia bezeroekiko erantzun-denbora murriztea ahalbidetzen duen kanal anitzeko sistema baten bitartez bidaltzen duen. Beste IT sistema batzuekin nahasten da, txostenen eta metriken bitartez produktibitatea eta eraginkortasuna eskainiz. Zendesk Adaptekin erabiltzaileen eta zerbitzuaren hornitzaileen arteko harremana sendotzen da, bezeroarentzako zerbitzuaren barne-baliabideak optimizatuz. Tresna malgua da eta operadore edo administrazio bakoitzaren beharretara egokitu daiteke.

Onurak

  • Bezeroenganako arreta hobetzea.
  • Sortzen diren arazoak modu azkar eta eraginkorrean konpontzea.
  • Gertakariengan kontrol handiagoa izatea.
  • Burututako prozesuen trazabilitate osoa izatea.

Proiektuaren irudi-bilduma

Zendesk Adapt Aplicación Ingartek

Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua

    advanced-floating-content-close-btn

    Descárgate GRATIS nuestra guía para hacer una microsimulación de tráfico: