BERETRACK

Ikerketa eta Garapena

Beretrack proiektuaren helburu nagusia bidean diren garraio berezien jarraipena, monitorizazioa eta analisia unean bertan egitea ahalbidetuko duen plataforma eratzea da, zeinak garraio horrekin lotuta edo ibilbidean zehar egondako arazoak ere jasoko dituen.

Batetik, garraio berezia ikuskatzeko ahalik eta gaitasun handiena erraztuko duen erreminta garatzea Data Analytics delakoaren teknika berritzaileen erabileran datza, map-matching prozesuan gehienbat, eta baita industriako fabrikatzaile handientzat kargaren segurtasuna hobetzean ere.

Bestetik, informazioaren prozesatze ondorengo adimentsua ahalbidetuko duen informazioa bildu nahi da, datuetan oinarritutako erabakiak hartzeko, plangintza eta tarifikazio arloetan, esaterako:

  • Eskaera aurreikusteko
  • Jatorri/Helmuga matrizeak eratzeko
  • Garraio berezien hainbat egituratan inpaktua neurtzeko, banaka aztertuta.

Proiektu honek Hazitek enpresen I+G bultzatzeko programaren laguntza jasotzen du (ZL-2018/00127 espedientea). Eusko Jaurlaritzak eta Eskualdeen Garapenerako Europar Funtsak (FEDER) finantzatutako programa hau, “Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa sektorean eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2020 Planaren barruan, Industria Ikerketarako edo Garapen Esperimentaleko Proiektuak egiten laguntzeko, bai lehiakortasunaren inguruan bai izaera estrategikokoak, itzuli ezin diren diru-laguntzetan oinarritzen da”.

 

BERETRACK 2014-2020 eskualdeko garapeneko europar funtsaren bitartez (FEDER) EUSKO JAURLARITZAREN eta EUROPAR BATASUNAREN finantzazioa jasotzen duen proiektua da.

Gobierno Vasco

Ideia edo proiekturen bat daukazu? Jarri gurekin harremanetan...

    Izena (*)

    Enpresa (*)

    (*) Pribatutasun politika onartzen dut

    (*) Bete beharreko eremua

    advanced-floating-content-close-btn

    Descárgate GRATIS nuestra guía para hacer una microsimulación de tráfico: