{"id":18655,"date":"2018-06-22T16:33:27","date_gmt":"2018-06-22T14:33:27","guid":{"rendered":"https:\/\/www.ingartek.com\/datuen-ahalmena-garraio-sistema-eraginkorragoak-egiteko\/"},"modified":"2023-02-23T22:16:11","modified_gmt":"2023-02-23T21:16:11","slug":"datuen-ahalmena-garraio-sistema-eraginkorragoak-egiteko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.ingartek.com\/eu\/datuen-ahalmena-garraio-sistema-eraginkorragoak-egiteko\/","title":{"rendered":"Datuen ahalmena garraio-sistema eraginkorragoak egiteko"},"content":{"rendered":"<p><span lang=\"EU\">Aro digitalaren eztandak eta ordenagailu bideko datuek datu-bolumen handiak sortu dituzte, eta datu horiek toki askotan eta modu oso ezberdinean aurki daitezke.<\/span> <span lang=\"EU\">Paradigma horri 2011n &#8220;Big Data&#8221; izena jarri genion.<\/span> <span lang=\"EU\">Hasiera-hasieratik interes handia piztu zuen, horri esker erakundeak eta pertsonak hobeto ezagutzen lagundu zigulako; ondorioz, erabakiak hartzeko prozesua hobetu, eta etekin handiagoa lortu genuen eremu askotan.<\/span> <span lang=\"EU\">Urte hauetan zehar, behin eta berriz galdetu diogu gure buruari egunerokoan nola eragin diezagukeen horrek.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Hiru dira Big Data eta horren ezarpen esponentziala bultzatzen ari diren elementuak. Lehenik,<\/span><span lang=\"EU\"> ordenagailuak merkatu egin dira. Gaur egungo gizartean, edozein txokotan daukagu sentsore edo ordenagailu bat.<\/span> <span lang=\"EU\">Bigarrenik, gizartea teknifikatu eta digitalizatu egin da.<\/span> <span lang=\"EU\">Internetera konektatutako objektuetan, gero eta jarrera edo adierazpen sozial gehiago kodetzen ditugu.<\/span> <span lang=\"EU\">Eta, hirugarrenik, sare sozialen aroan bizi gara.<\/span> <span lang=\"EU\">Datu gehiago sortzen ditugu, konektatuago gaudelako eta azkarrago komunikatzen garelako.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Horrek ez du esan nahi lehen ez genituen gaitasun konputazionalak ditugula orain, abiadura handiagoarekin eta formatu anitzetan sortutako datu gehiago ditugula baizik.<\/span> <span lang=\"EU\">Horregatik, datu horiek gordetzeko, prozesatzeko eta balioan jartzeko paradigma berri bat behar dugu.<\/span> <span lang=\"EU\">Horixe da, hain zuzen ere, Big Data.<\/span> <span lang=\"EU\">Gizartearen digitalizazioak gizakiaren portaera neurtzeko balio digu, eta datuekin lan egiteko lan-eremu berria ekarri digu.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Horrenbestez, teknologia, datuen eskuragarritasuna eta faktore ekonomikoa ezin dute mugarik ezarri.<\/span> <span lang=\"EU\">Datuen ekintzaileak behar ditugu, datuei kontsulta egokiak egiten dakitenak, datuen balioa eta adimena erauziz enpresa-kudeaketari eta -estrategiari ekarpena egin ahal izateko. <\/span><span lang=\"EU\">Mugikortasunaren arloan bereziki (blogean jorratzen duguna), ikuspegi hori beharrezkoa da datuak aktibatzeko, eta horien bitartez balioa sortzeko.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Gure garraio-sistemak datu horietatik abiatuta nola optimiza daitezkeen jakin nahiko duzue.<\/span> <span lang=\"EU\">Funtsean, lehen ez geneukan zerbait sartzean datza, hau da, pertsona batek bere egunerokoan duen portaerari buruzko datu zehatzak. <\/span><span lang=\"EU\">Izan ere, egunerokoan denok egiten dugu gauza berdina: lanera goaz, produktuak eta zerbitzuak erosten ditugu, besteekin harremanetan egoten gara, edukiak kontsumitzen ditugu&#8230;<\/span> <span lang=\"EU\">Pertsonek bizitzako jarduera horiek zer lehentasun-mailarekin egiten dituzten ulertzeko gai banaiz, informazio guztiz adierazgarria lortzen ari naiz, herritarrak non dauden eta zer egiten ari diren jakiteko, eta, <\/span><span lang=\"EU\">horrela, garraio-sareak behar bezala dimentsionatzeko.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Inor harritzen da Google Maps doakoa izatearekin?<\/span> <span lang=\"EU\">Tresna oso baliagarria da, eta itxuraz doakoa bada ere, gure datuak ematen ditugu ordainetan.<\/span> <span lang=\"EU\">Sartu maps.google.com\/locationhistory nabigatzailean, eta ikusi zenbat informazio duen Googlek guri buruz.<\/span> <span lang=\"EU\">Zertarako uste duzue erabiliko duela?<\/span> <span lang=\"EU\">Googlek API (datuen kontsultarako interfazea) baten bidez ematen dizkigu datu horiek (modu gehigarrian eta anonimoan, noski).<\/span>\u00a0 Eta <span lang=\"EU\">kreditu-txartelak saltokietako terminaletan erabiltzen ditugunean? Kontzeptu berdina da:<\/span><span lang=\"EU\"> datu digitalizatua, datu ustiagarria.<\/span>\u00a0<span lang=\"EU\"> Egiten ditugun deiak egiten ditugu ere telekomunikazio-operadoreek erregistratzen dituzte,<\/span> <span lang=\"EU\">eta sare sozialetan eta berehalako mezularitza-tresnetan mezuak trukatzen ditugu. Horietako batzuk doakoak dira.<\/span> <span lang=\"EU\">Nola ordaintzen ditugu, bada?<\/span> <span lang=\"EU\">Gure zaletasunei eta harremanetan gauden pertsonei buruzko datuekin.<\/span> <span lang=\"EU\">Imajinatuko duzuen bezala, horrelako milaka adibide daude.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Hasieran esaten genuen legez, datuen aniztasuna Big Data paradigmaren ezaugarrietako bat da.<\/span> <span lang=\"EU\">Aurreko paragrafoan aipatutako datu guztiak lotzeko gai banaiz, herritarren mugikortasuna ezagutuko dut.<\/span> <span lang=\"EU\">Lehen hiritar bat ezagut nezakeen haren zaletasunei buruz galdetuz; orain, xehetasunez jakin dezaket zer lehentasun eta interes dituen.<\/span> <span lang=\"EU\">Modu horretara, garraio-sareak eraginkor bihurtzeaz gainera, zerbitzuak pertsona horren eta profil berdineko beste pertsona batzuen eskaeren arabera pertsonalizatzeko aukera ematen ari naiz.<\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Datuak aztertzeko modu moderno horri deitu ohi zaio &#8220;Big Data&#8221;, aise eta askotan era okerrean bada ere. \u201cDatuaren Zientzia\u201d edo \u201cData Science\u201d hartzen du oinarritzat, hau da, <\/span><span lang=\"EU\">datuetan oinarritzea erabakiak hartzeko. Ikuspegi berri horrek metodo tradizionalak gainditu ditu, eta erakundeetan datuak erabiltzea funtsezkoa izango duen aro berri batean murgildu gaitu.<\/span> <span lang=\"EU\">Bestalde, aro honetan, balio erantsia emateko, oinarrizkoa izango da ohartzea paradigma berriak ez dizkigula\u00a0 datuak (soilik) aztertzeko tresnak ekarriko bakarrik, baita erantzun eraginkorragoak emango dizkiguten jarduera-esparruak bilatzen hasteko aukera ere. <\/span><\/p>\n<p><span lang=\"EU\">Dudarik gabe, erabakiak hartzerakoan etika eta balioak inoiz baino garrantzitsuagoak izango dira.<\/span> <span lang=\"EU\">Herritarrek datuen fiduziarioak diren heinean zer egiten duten xehetasunez jakitea, haien mesederako eta haiei buruz ditugun datuak ez ezagutzea aprobetxatu gabe, betiere.<\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><span lang=\"EU\">Big Data paradigma iritsi berria da, baina luzerako doa.<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aro digitalaren eztandak eta ordenagailu bideko datuek datu-bolumen handiak sortu dituzte, eta datu horiek toki askotan eta modu oso ezberdinean aurki daitezke. Paradigma horri 2011n &#8220;Big Data&#8221; izena jarri genion. Hasiera-hasieratik interes handia piztu zuen, horri esker erakundeak eta pertsonak&#8230;<\/p>\n","protected":false},"author":4,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"content-type":"","footnotes":""},"categories":[236],"tags":[],"class_list":["post-18655","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-ezagutzaren-bloga"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.ingartek.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/18655","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.ingartek.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.ingartek.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ingartek.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/4"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ingartek.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=18655"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.ingartek.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/18655\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.ingartek.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=18655"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ingartek.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=18655"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.ingartek.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=18655"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}