MAAS delakoari buruzko webinarra, mugikortasun konektatua

MAAS delakoari buruzko webinarra, mugikortasun konektatua

Prest dugu jada hurrengo webinarra, oraingoan MAAS delakoari, mugikortasun konektatuari buruzkoa. Gizartea aldatuz doa, eta horrekin batera mugitzeko modua ere bai. Garraio publikoaren erabilera sustatzeko politikek gora egin dute azken urteotan, eta mugikortasuna gero eta esparru gehiagotan bihurtu da gai garrantzitsua.

Horri guztiari eraldaketa digitala gehitu behar zaio, eta horrek, jakina, mugikortasunaren sektorean ere eragiten du. Erabiltzaileek duten paper garrantzitsua eta aipatu berri dugun eraldaketa digitala kontuan hartuta, mugikortasunaren sektorea funtsezko ardatz bat lantzen ari da gaur egun: bezeroaren edo erabiltzailearen esperientziaren eraldaketa. Denak funtziona dezan lortu nahi badugu, ezinbestekoa da erabiltzaileak erdigunean jartzea.

Moldagarritasun handiagoa

Horregatik, MAAS edo Mugikortasuna Zerbitzu Gisa (Mobility as a Service) funtsezko faktore bihurtzen ari da mugikortasunari dagokionez. MaaS plataformek garraio-hornitzaile publikoen eta pribatuen zerbitzuak konbinatzen dituzte, bidaia sortu eta kudeatzen duen atari bateratu baten bidez, erabiltzaileei beren behar partikularretara hobeto egokitzeko aukera emanez.

Mugikortasuna zerbitzu gisaren kontzeptua garatzeko, txartelak jaulkitzeko, erabiltzaileari arreta emateko edo informazioa emateko orduan, mugikortasun-zerbitzuak konbinatu egin behar dira, erabiltzaileei eta bidaiariei erraz eskuratzeko modukoa den garraio-eskaintza arina emateko.

Zein dira txartelak jaulkitzeko sistemei beren helburuak lortzen laguntzeko jardunbide egokienak? Zenbateraino dira garrantzitsuak mugikortasun-politika berriak?

Dena azalduko dizugu uztailaren 9an 10:00etatik aurrera  Siemens Mobility eta PADAM-ekin batera emango dugun webinarrean.

Webinarrean hurrengoek parte hartuko dute: Isidro Arrieta, Ingartekeko sortzailea eta MBA eta Elektronika eta Telekomunikazioetako ingeniaria; Maximiliam Kaiser, Siemens Mobility-ko Intermodal Sales Manager of Intermodal Solutions; Antonio Gallardo Vázquez, Siemens Mobility-ko Sales Manager of Intermodal Solutions Spain; eta Charles Paulino Montejo, PADAM-eko Product Marketing Manager.

Solasaldia matematikaria eta Ingartekeko kide-fundatzailea den Susana Alarconek moderatuko du.

 


Haz clic en el botón de abajo para apuntarte
Te enviaremos por email el link y las instrucciones para conectarte

INSCRÍBETE


* Al inscribirte en el webinar estás autorizando la recepción de noticias de Ingartek en tu email