Bizkaiko garraio publikoaren plan estrategikoa

Aurkezpena

Bezeroa

Consorcio de transporte de Bizkaia

Bizkaiko Garraio Partzuergoa Bizkaiko herri erakunde bat da, zeina administrazio eskudunak koordinatzeaz eta modu, baliabide eta agente desberdinek jarraitzeko estrategia zehazteaz arduratzen den.

Proiektua

Bizkaiko Garraio Publikoaren Plan Estrategikoa 2018/2028 aldirako.

Helburuak

Bizkaiko Garraio Publikoaren Plan Estrategikoaren definizioa 2018/2028 aldirako eta mugikortasun integratuko arlo ekonomikoan, sozialean eta ingurumen arloan jasangarria den eredu baten garapenerako ibilbide-orria.

Egindako lana

Arazoa

Atzerapen ekonomikoaren ondoren asko areagotu da ibilgailu pribatuen erabilera eta horrek ondorioak izan ditu garraio publikoan. Halere, garraio publikoa oso garrantzitsua da Bizkaiko mugikortasun ereduaren barruan, kalitatezko eskaintza multimodal sendoari eta sektorean zein lurraldean dauden eragile anitzen esku-hartzeari esker.

Horrek egin du zerbitzuaren kalitateari lehentasuna ematen dion eredu bat izatea, estaldura-ratio desberdinak, efizientzia gabeziak eta hainbat sinergia eta gainjartze optimizatu gabe izan ditzakeena.

Horregatik, funtsezkoa da egungo eredua ikuspegi integral batetik berrikustea, garraio publiko eredu jasangarriago bat definitzeko, bai arlo ekonomikoan, bai sozialean zein ingurumen arloan.

Hori guztia kontuan hartuta, Bizkaiko Garraio Partzuergoak garraio publikoaren ereduaren hausnarketa prozesua jorratzea eta 2018/2028 aldirako Bizkaiko Garraio Publikoaren Plan Estrategikoa egitea erabaki du.

Konponbidea

Bizkaiko Garraio Publikoaren Plan Estrategikoa egiteko, mugikortasunaren egungo egoeraren diagnosia eta aurreikuspena egin da. Egungo eta aurreikusitako egoeraren garraio publikoaren eskaintzaren eta eskaeraren aurreikuspena egin da eta egungo garraio publikoaren ereduaren efizientzia eta jasangarritasun ekonomikoa aztertu da.

Ondoren, Bizkiara aplikatu dakizkiokeen eta mugikortasun jasangarriko eredu bat garatzen lagun dezaketen nazioarteko praktika onenak identifikatu dira (benchmarking). Erabilitako metodologiak mugikortasuneko sistema integratu baten plan estrategikoarekin jarraitzen du;  horretarako, lantaldeak osatu dira Bizkaiko mugikortasuneko ereduan parte hartzen duten adituekin eta eragileekin, eta ikuspegi integraletik aukera onuragarrienak aukeratu dira (jasangarritasun ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa).

Horrekin, Bizkaiko 2018-2028 Garraio Publikoko Plan Estrategikoa zehaztu da, hurrengo alderdiak aintzat hartuta:

  • Bizkaiko mugikortasun ereduaren helburuaren, ikuspegiaren eta balioen definizioa.
  • Estrategiaren definizioa hainbat mailatan: ardatz estrategikoak, helburuak eta ekintza-ildoak.
  • Ekintza-ildoan inpaktu ekonomikoaren, sozialaren eta ingurumeneko analisia.
  • AMBren rolaren eta izaeraren definizioa.
  • Arriskuak gutxiagotzen dituen eta plana onestea eta barneratzea erraztuko duen komunikazio eta partaidetza plana egitea.

Erremintak

Ad-hoc garapeneko softwareekin egin da lan:

Erreminta komertzialak

  • EMME. Macro-simulazioa
  • AIMSUN-LEGION: Micro-simulazioa
  • QGIS. Informazio geografikoko sistema
  • LimeSurvey. Inkestak online
  • SharePoint: Dokumentuen kudeaketa.

Ad-hoc garapenak

  • Kanpo-efetuen kalkulua egiteko erreminta
  • Tarifen simuladorea tarifen sisteman aldaketek izan ditzaketen eragina kalkulatzeko
  • Estimat: jatorri/helmuga matrizeak balioesteko erreminta

Onurak

  • Ekonomikoki jasangarria den eta ingurumenaren eta ekonomiaren aldetik eredu integrala definitzea.
  • Eskaintza eta eskaera lerrokatzea eta hari zuzendutako baliabideak optimizatzea ahalbidetzea
  • Tarifen bateratzea sendotzea.
  • Garraiobide desberdinen arteko gainjartzeak eta errepikapenak gutxiagotzea.
  • Garraio publikoko azpiegituren sare erabilerraza garatzea, elkarrekin ongi lotua eta segurua.
  • Efikazia eta efizientzia irizpideetan oinarritzen diren ekintzak identifikatzea ahalbidetuko duen ibilbide-orria zehaztea.

Proiektuaren irudi-galeria

EstiMat Aplicación Ingartek